Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hertz (ETCn 489 agerraldi; orobat hertzio ETCn 4 agerraldi) iz maiztasun unitatea, segundoko zikloari dagokiona.
Gure etxeko irratietatik ezagutzen dugun Hertz (Hz) neurriak horixe adierazten du, zenbat ziklo segundoko dituen hots batek: adibidez, 300 Hz dituen uhinak 300 ziklo egingo lituzke segundoko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.
Formante bakoitzaren Hertz zenbaki zehatzak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.
Izpiok oso energia handikoak dira (uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa!), eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira. Berria - Gaiak 2004-11-25
LFAS sonarrak 450 eta 700 hertzioko frekuentziak erabiltzen ditu. Berria - Gaiak 2004-11-03