Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
herrestaka adlag herrestatuz, arrastaka
Orain, idi parea ere ebatsiz geroz, ezinezkoa izanen zitzaien goldea herrestaka tiratzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.
Lurrean herrestaka ibilita. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 146. orr.
Hamaikak hurbil: ez dut herrestaka ibiltzeko denborarik izanen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.
Emma oihuka, garrasika, deiadarka ari zen nitarik bereizi nahiz, baina nik, tiraka, pusaka, herrestaka ene oheraino eraman nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 187. orr.