Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

herren 1 izond zango edo hanka batean, gorputza alde batera edo bietara ohi baino areago makurtuz ibilarazten dion oker edo eritasun bat duena. ik maingu.

-Poz handia izan da niretzat -esan zuen gizon herrenak. Segurtasunik gabeko geldokote herren bat iruditzen zitzaidan aita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 54. orr.

Handik pixka batera sarjentu herrena etorri zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 251. orr.

Sendatu ninduten eta mundura bota ere bai, zakur herrena botatzen den bezala, denen iraingarri, denen ostikoen jomuga.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Erreumaren kontrako ukendua ematen zion hanka herrenaren belaun inguruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Ni neure hanka herrenarekin arrastaka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Oin herrena herrestan zekarrela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 172. orr.

Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 4. orr.

Neskazahar erdi herren begi-oker bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Zaldunaren seme bakarra herrena zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 222. orr.

Kirol guztietan trebea zela, jaiotzez herrena izanda ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

2 hed

Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Altzari herrenez beteriko gela huts batera. banuen laboratorioan idazmahai herren bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

· Eta orain, mahaia maingu zegoen, herren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

3 irud

Hiru mastakoa izaniko Ánimas karraka, harrezkero masta biko ontzi herren bihurtua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 195. orr.

Huraxe bai gurdi kirrinkari gurpil-oker herrena, alajaina, kilometro batek eternitatea zirudien.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

-Orduan oraindino zuzen! -moztu zuen Azkarateren ironia herrenak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.

Modu bakarrean baino jotzen ez duen literatura herrena da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.

Bikaina aukera jakitate herren hura osatzeko!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.

Itsaso erabat herrena da itsasbeherarik gabeko itsasoa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

Baina adierazpen fundamentalista hori bera ere herrena da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.

Ez genuen proposamen herrenik egin nahi.  Berria - Kultura   2004-06-30

Ruche jaunak amets egin zuen honela hasiko zen matematikako problema batekin: "Biz triangelu herren bat".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

4 (izen gisa)

Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten.  Elizen arteko biblia   Mt 15,31

Mutu batek kontatzen zuen itsu batek ikusi zuela herren bat dantzan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.

Hankamotza herrenari laguntzen, hoberik ezean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Han ikusiko zenituen herrenak korrika, besamotzak bultzaka, mutuak deiadarka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

-Hara, poeta atera zaigula gure herren ttikia!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Nork esan behar zuen herren poeta bat geneukanik eskolan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

6 (adizlagun gisa)

Soldadu ingeles baten fusil tiroak herren utzi baitzuen eskuin hankatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 94. orr.

Aitak, ordea, ez zuen ezer aipatzen ez herren gelditu zeneko pasadizoaz, ez gerran egin zituen egunetako ibilerei buruz ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 56. orr.

Oraindik ere herren xamar nenbilenez [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 259. orr.

· irud Gainera, herren dago gure zientzia eta teknologia garapenerako sistema, oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerketaren hankak [...] garatu gabe baitaude.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Liburua herren geratuko zitzaidala.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.

Festari dagokionez, ordea, aitortu behar dut herren nabilela, exkax, elbarri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Ibaia salduz gero, Gasteizko kluba ondare aldetik herren geldituko litzateke etorkizuneko proiektuari begira.  Berria - Kirola   2004-05-08

Ikerketan gabiltza herren, lehen nioen bezala.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

Etsaia kontu bakar batean dabil herren: zaldizko gutxi ditu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 109. orr.

Eskumenik gabe, herren.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

• 6 iz herrentasuna.

Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Ibiltzerakoan, gehiago nabaritzen zitzaion herrena. ezker zangoan herrena ekarri zuen Milanerritik, kanoikada baten oroigarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Behin ere ez dut geroztik halako herren dotorerik ikusi.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

"Nahiko herren handia daukat, ezta?" esan zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Herren txiki bat ere antzematen zitzaion.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.

Portuan izandako istripu batek ezker hankako herren nabarmena utzi zion saritan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.

Eskailerak hirunaka jaitsiz joaten nintzen arte, herrena ahaztuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

-Ni nauk herrena sendatzen duena!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.

Eta hi, zer moduz herrenarekin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

· Baina "zenbat eta herrenean areago, orduan eta errukiago izango naitek", ziotsan bere buruari,  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 58. orr.

7 irud

Oso ondo jabetzen zen zein zen esku artean zuen tresnaren herrena, tonalitate guztietara bajuekin ez iristea, alegia.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Xaltokako herren-pausoa zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jainko zuhur bat, buru-herrenik gabea, Delfoseko orakuluan zegoena bezalakoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.

Batzuetan, erdi-herrena gelditzen zen, kamioia gidatzeko ezgai.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 44. orr.

· izond Ordurako banekien matematikako irakasle mihi-herrenaren berri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.

Modu garratzean ikasiko nuen, ordea, zein buru-herren nintzen neu ere, ia-ia egin bainuen ez-egiteko hura, nire bizitzako astakeriarik handiena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

9a (txalapartan)

Hara non txalapartarietako batek oinarrizko erritmoa ipintzen duen, "ttakun" deritzana, hots, herrenaren onomatopeia; beste txalapartariak, berriz, oinarrizko erritmoaren barruan sartzen saiatu behar du, lehenbizikoari protagonismoa lapurtuz [...] bigarren txalapartariak "urgun" edo "herren" egiten du.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

10 herren egin

Ez nintzen konturatu Lakatosek herren egiten zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Herren egiten zuen zertxobait, edo hobeto esanda, gorputza alde baterantz okertzen zuen ibiltzerakoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Herren egiten dute hitzek, herren sentipenek, herren ideiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

Barrutik herren egin ez banu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Egia da Batasunaren diskurtsoak, giza eskubideei dagokienez, herren egiten duela bizitzeko eskubidearen hainbat urraketaren inguruan daukan jarreragatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

· Beharbada jainko horrek gidatzen gaitu barrutik, zuzen ibil gaitezen, herrenik egin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Sobera herren egin gabe ibil nintekeela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Pixka bat herren egin du jaikitakoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Oso herren gutxi egiten zuen, egia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

11 herren txikian

Zerbait esan ez esan egon eta gero, jaiki eta, herren txikian, musika-salara- erretiratu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Herren txikian ibiliagatik ere, denen aurretik abiatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Ate aldera egin zuen aitak herren txikian eta, laster itzuliko naiz esanda, kalera irten zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 149. orr.

12 herrenarena egin

Beste espaloira pasatu zen, herrenarena eginez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus