Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herentzia nire anaiarena eta zurea da, zuek zaindu duzue osaba azken eguneraino... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.
Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia, emazte zentzuduna Jaunaren dohaina. Elizen arteko biblia EsZ 19,14
Etxekoandreak pozik zirudien idazleak berak sinatutako liburu bat herentzian hartzeagatik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 144. orr.
Bere antza zuen mutiko guri bat baino ez zion utzi emazteari herentzian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
Zalantza egin nuen herentziaren partea itzuli ala ez... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 408. orr.
Ordenaren lehen bi mendeetan bereziki, gogorrak izan ziren Frantziskoren benetako herentziari buruzko eztabaida eta borrokak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.
Pobretasuna eta bakea utzi zizkien ondare eta herentzia gisa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.
Zibilizazioa mendeetan zehar poliki-poliki hartu diren sineste, ohitura eta ezagutzen herentzia bat da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.
Jabeak ez ziren nonbait ados jartzen, herentzia-gorabeheraren batengatik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
Edo herentzia arazoak edukiko zituzten eta senideek nahiagoko zuten bat gutxiago egotea partila egiterakoan, bera zen premua gainera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.
Hortaz, herentzia geneetan transmititzen dena baino askoz zabalagoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Aitonaren generen bat jasoko ahal nuen herentzian behintzat! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 192. orr.
Kriminal tipo zehatz bat, jaiotzetik estigmatizatua, fisikoki ezaugarri jakinak zituena eta herentzia genetikoa zela eta kriminal bihurtuko zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.
Bere gorputzak gaitasun herentzia genetikoaren oroimena falta zuen horretarako. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.
Sasoiko gizona izana elbarritzen ari da, gaztarotik datorkion sifilisak eta amaren aldetik herentziaz datorkion neurosirako joerak elkar indartuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.
Moralaren zentzua ez dugu herentzia bidez jasotzen; hartu egiten dugu, geureganatu. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.