Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hemengotu, hemengo(tu), hemengotzen da ad hemengo bihurtu. ik hemengotartu.
Hona jende asko etorri da eta ederki hemengotu. Berria - Mundua 2004-03-28
Ramiro Arrue-renak ere bai, bizkaitar hau arras hemengotua baiginuen. Herria 2003-12-25
Euskal-Herrirat heldu denak behar duela ahal bezenbat hemengotu. Herria 2005-03-31
Erran ote nahi dute hitz horiek, Naiarara heltzen den erromesa hemengotzen dela, hiriak bereganatzen duela? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.
Zizeron handiak abiatu ildotik doa Piarres Charritton, gaurkotuz eta hemengotuz nolazpait erromano famatu horren mezua. Herria 2003-08-14
Izena ere kanbiatua diote, hemengotua nolazpait. Herria 2003-03-20