Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsumustuka ateko heldulekuen bila. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.
Eskailerako heldulekuan ipurdia jarri eta irrist eginez. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.
Sabaiko helduleku batetik oraturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 352. orr.
Jimmy eskuak igurtzitzen ari zen, maleta astunen heldulekuek minberaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.
Lisaburdinaren heldulekuan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 47. orr.
Armaren heldulekuaren azal lakarra laztandu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.
Haren hatzak kateatuta gelditzen ziren biolinaren heldulekuko soketan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.
Lemaren heldulekuari, grekoek oiax deitzen dutenari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.
Makilaren zilarrezko heldulekuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.
Nire erresumako koadranteak, palankak, heldulekuak, botoiak kontatzen ditut. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.
Kainaberea, puntatik heldulekuraino, luzetara ebagita dago. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 35. orr.
Hondo-hondoraino, heldulekuraino, sartu zuen ezpata sugearen aho-sabaian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.
Arboletako hostoak heldulekurik gabe geratzen ari zirelako. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 27. orr.
Heldu-lekuaren kiribildura aker-adarren antzeko hari esker. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.
Harriak kantoian dituen bi heldulekuetan hatzak sartu, izterretara jaso, zuzendu, gerritik bularrera goratu [...]. herria¬
Josebak heldulekuari eragin eta atea irekitzen hasi zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 159. orr.
Ezjakintasun jakintsua edo jakinduria ezjakina da pentsamenduaren eta adimenaren helduleku bakarra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.
Ez nuen funtsezko heldulekurik, ez nuen zeri eutsirik nire bidaiari ekiteko. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.
Defentsa abokatuek beste helduleku bat izan zuten epaimahaia «alderdikeria nabarmenagatik» errefusatzeko: [...]. Berria - Harian 2005-11-29
Atzera berriz Dicki deitu nionean -beste ezein laguntza-heldulekurik ezagutzen ez nik-, gauerdi berandua zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Ikastolen Elkartearen Hizkuntz Proiektua Ahozkotasunaren Helduleku egitasmoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-09