Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

heiagora 1 iz garrasia, oihua.

Tiroak, heiagorak eta zaldien lauhazka azantzak jabaldu arte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Maria heiagora ozenez lehertu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Maien gelan itsas txori erraldoien heiagorak hauteman ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Zigizaga eta heiagora mediatiko batzuk gorabehera, sindikatuak noren alde ari diren galda liteke.  Berria - Kultura   2004-06-22

2 heiagora egin oihu egin. ik heiagoratu.

Zaldunetako batek heiagora egin zuen: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 177. orr.

3 heiagoraz heiagora eginez. ik heiagoraka.

Berehala heiagoraz hasi zen oinazetan: "Adiskidea, adiskidea, urrikal zakizkit; horra nire malurak oro berriz jinak."     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus