Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hegoaldetar izlag/iz hegoaldekoa, hegoaldeari dagokiona; hegoaldeko herritarra. ik hegotar.
Horrelakoak bide zarete hegoaldetarrak: irrigarriak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 25. orr.
Saltoki ilara bien arteko pasabideetan zebiltzanak hegoaldetar jatorrak ziren: azal eta begi ilunekoak, ile beltz kizkurdunak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.