Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hedatze eta ondorengo erretiratze honen kausak aztertzen dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.
Haren behaketek erakutsi zuten unibertsoa hedatzen ari dela (joan den hamarkadan ikasi genuen hedatze hori azeleratua dela). Berria - Gaiak 2004-11-28
Egin diren lanak aipatuak dira eta diru gora beherak alabainan, bai eta aurtengo egitasmoak: ur zikinen biltzeko sarearen hedatze bide berritze eta herriko gelen hobetze. Herria 2005-03-31
Estatuko Portuen agintaritzak maiatzean edo ekainean jakinaraziko du bere iritzia portuaren hedatzearen aurreproiektuari buruz. Berria - Ekonomia 2004-02-17
Ezagutza enpirikoaren gehikuntza oro eta hautemapenaren aurrerapen bakoitza barneko sentsuaren determinazioaren hedatze bat besterik ez dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 113. orr.
Hego Amerikako soja ekoizpenaren hedatzearen ikuspegi bi izenburuko txostenean. Berria - Gaiak 2004-09-04
Erdi Aroko hedatze-gerra horien norabide orokorraren ideiaren bat ematea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 217. orr.
Egoera horrek hedatze-eztanda gaitz bat eragin bide zuen: big bang delakoa, hain zuzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.
Izurriaren hedatze abiadura moteltzen ez bada, [...]. Berria - Gaiak 2006-01-13
Idazleak sortu egin behar du eta beste profesional batzuek egin behar dute idazle horren sormen lanaren zabaltze eta hedatze lana. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.
Alfa mugimendua hedatze- edo uzkurtze-mugimendu bat da (leku berean gertatzen diren baina tamaina desberdina duten bi bi distiraldi dituena). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.