Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Helenismo hedatzailearen erronka gehiegizkoa gertatu zen zeltentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.
Azken batean, zelan operatzen du zientzian indukzio hedatzaileak? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Matematikatik osorik bakartzen da, inolaz ere ez ditu eskaintzen gainera honek bezain ikuskera hedatzaileak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 302. orr.
Auzitegirat deituak ziren zortzi presuna, girixtinoak, beren fedearen hedatzale izan zirelakotz. Herria 2001-09-27
Bien bitartean, liburu honen kontua zipitzik inporta ez zaien bitartekariek: argitaleetxeek, hedatzaileek, liburudendek, eta antzekoek, ale bakoitzeko beren diru puska aterako dizute. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, filmak bai, baina ekoizleak aurkitzea dela zaila agerian jarri zuten, hedatzaileak aurkitzea beharrezkoa delako, eta horiek Parisen direla, ezin hunkiak. Berria - Kultura 2004-01-22
Beste batzuetan, berriz, [prestsa] gezur hedatzaile huts izan da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 106. orr.
Irri hedatzaile, denbora berean antzerkilari, hau dugu Pantzo Hirigaray Irulegi irratiko langile ezaguna. Herria 2005-11-10
Oraino aipatzen ahal genituzke Dornier eta Messerschmitt aireko motak, denak herio hedatzaile izigarriak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.