Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hebaindu, hebain(du), hebaintzen 1 da/du ad guztiz ahuldu.

Eta han ziak heriosur zaldi gainean, sasi guziak barrena noraezean, azkenerako zaldia hebaindu eta lurrera erori zaion arte.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Pikotxa erabiltzez ederki hebainduak ginen kapitainari ausartu nintzaionerako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Barkatu, irakurle gazte, amaierarekin hasi nahi dut, beldur bainaiz biak indartsu hasi eta erdi hebainduak ez ote garen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.

2 elbarritu, balditu.

Burtziak sartu ondoren, izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Bizkarrezurrik gabe hebainduriko panpina oroitu zitzaidan, bere aulki birakorraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

3 zehatu, jipoitu.

Zure alabak, badaki gauez jende biluzia hebaintzen duzula?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 104. orr.

Lo nengoen oraindik, erabat hebainduta, egarri ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Gero eta mingarriagoak dira kolpeak, behin eta berriro jotzen bainaute lehen hebaindutako aldean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 34. orr.

Lurrean arrastaka, bustirik eta hebaindurik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

4 (era burutua adizlagun gisa)

San Frantzisko hebaindu bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 260. orr.

Badaki horien atzean gorputz hebainduaren isuri minak daudela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Lastairak ostikoz altxa zaitzatela hebainduak / diru-gosearen seme bekatuan ustelduak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Indarrean dagoenarena eta nagusiarena bat, txikiarena eta hebainduarena bestelakoa izaten da, nahitaez, errealismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.

5 hebainduxe

Zaldiak hebainduxeak; zaldunak neke gaizto eginak; beren erresuma noblerako bidea hartu dute atzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus