Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hauspo (ETCn 1.818 agerraldi) 1 iz haize emateko tresna, larru edo ehun toleskor batek elkartzen dituen zurezko bi oholez osatua, oholak haizea hurbiltzen direnean haizea jaurtitzen duena.

Nola horma zaharretako harlanduak, hala hauspoak eta labeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Laguntasuna sarri behar izaten zan han, ganadua altzateko, hauspoari eragiteko eta abar.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.

Errotak, errementariaren hauspoak, lau gurpileko orgak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Hauspoari eragiten segitu zuen su gaineko burdinari begirik kendu gabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

2 irud

Birikak arnasez bete eta, ahoa hauspo, ahots lodia atera zitzaion agureari, ostera hitz egiterakoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Asmo zaharren olak beharrezkoa duela ideia berrien hauspoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Nire irudimenari hauspoaren hatsa ematen zioten izen eta irudi berriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 127. orr.

Apaizaren prediku beroak loialisten indarkeriaren hauspo izan ziren hurrengo hamarkadetan.  Berria - Mundua   2004-09-17

Jesus lehengusua lurretik gidari eta hauspo emaile. ik hauspotu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

Haren hatsa hauspo hautsi batena zen... ik beherago 4.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Berak ere bular-hauspoa zabaldu eta ukabilak estutu besterik ez zuen egin. Harik eta biriketako hauspoak haize emaitetik gelditu zitzaizkion arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.

3 (eskusoinuarena)

Ikusi egiten dut bainuetxeko gela handian, ilunabar luzeetan, erdi ezkutuan, hauspoari eragiten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

Guri hauspoa zaratarik gabe eta notak garbi jotzen irakatsi digute. Negar zotinekin bere saihetsak eskusoinu baten hauspoa bezala mugitzen ziren bitartean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.

Botoiek baino gehiago, hauspoak markatzen baitzuen erritmoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.

Sakabik gutxiago zabaltzen zian hauspoa Elgetak baino.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 80. orr.

Besteek, hauspoaren zabal-itxikeran, alde bererantz nota gehiago aurkitzen eta jarraituago joten daben bitartean, eurok hauspoari aldakuntza bruskoagoak eragiten ei deutsez, haizearen presinoa eta, beraz, hotsa be aldatuaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

Eta hauspoaren mugimenduek ez gastatzeko, beste zapi bat soinuaren azpitik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

Biok elkarrekin jo behar dugunean Joxeaustinena ematen diot Jexuxi, hauspoa bigunagoa duelako eta soinu hobea ateratzen duelako.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 215. orr.

4 pl birikak.

On Camillok hango pinu-usaineko aireaz hauspoak zabaldu eta ase eta betean esan zuen: [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 137. orr.

Lau haizetara zabaldu ditu bere hauspoetatik sortzen diren aiuiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

Beroak hauspoak arnasestutzen zizkigun.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Da Rua txirula jotzeaz nekaturik eta hauspoak husturik geratu zenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.

· sing Airez bete zuen bere hauspo arnasestutua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Atsedena, indarberritzeko, edo besterik gabe, hauspoari atseden pixka bat emateko. herria¬

15,5 kilometroko ahalegina izango da txirrindularientzat, ordubete eskaseko zigorra hauspoarentzat.  Berria - Kirola   2004-07-01

· Hauspo betean hartzen zuten arnasa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

5 (hitz elkartuean lehen osagai gisa)

Birikek, ordea, ezin zuten hauspo-lana egin, eta neska itotzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 99. orr.

Noraren aita eztulka hasi zen, bat-batean eta hauspo-jauzika, edaria kontrako eztarritik joanda baino larriago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 107. orr.

Txirula jotzea hauspo eta hortz kontua zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.

6 hauspo soinu akordeoia.

Gazte aldra asko joan ohi dira bidean soinu joten, dultzaina, pandero, atabal, hauspo soinu eta honakoekaz, ikotika eta ujuka zoro-zororik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

7 hauspoa eman ik hauspotu.

On Camillok suari hauspo ematen zion, eta hartara amorrazioak gorritik berde bilakatzen zuen Pernil gaixoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Izan ere Berriak eta Argia-k iritzi-emaile eta zutabegileen aniztasunari hauspoa eman diote.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Ibarretxek halako hitzekin lortzen duen gauza bakarra indarkeria erabiltzen dutenei eta Batasunari hauspoa ematea da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

8 infernuko hauspo adkor eskusoinua.

Txetxuk dino haren umezaroan oraindino bizi-bizirik egoan "inpernuko hauspo" kontua izan eitekeala.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 40. orr.

Hori ere ikusi behar al dugu, infernuko hauspo zahar hori!  Berria - Kultura   2004-12-28

Gizarajo hura ez zen izan infernuko hauspoaren doinura dantza lotuan egiteagatik zigortu zuten bakarra.  Berria - Kultura   2004-09-28

Infernuko hauspoak, infernu-zulo guztietako ateak irekitzeko bidea eman zion Jexuxi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hauspo (6); eta hauspoa (5); hauspo eta (4); hauspo soinua (3); infernuko hauspoa (10); infernuko hauspoaren (4)

hauspoari atseden pixka (3); hauspoari eragin (3); hauspoari eragiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus