Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bezperagoko bilkuraren harat-honatekiko hausnar tematsuan zebilela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.
-És del tot fiable -erantsi zuen saltzaileak, eta hausnarretik atera ninduen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.
Bertan ez hiltzea ziurtaturik, hausnarrari eman zion Sufrah-ek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 71. orr.
Biharko eguna, berriz, hausnar-eguna denez, Ameriketatik ekarri ditugun argazkiei begira pasatuko dugu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 183. orr.
Lisak ez zuen erantzuten, hausnarrean zirudien, begiak beherantz, sardexka baten kirtenarekin jolasean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.
Hausnarrean eta pentsakor geratu zen bera ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.
Hausnarrean edo bere gogoetetan murgildurik ematen zuen denbora gehiena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.
Zalantzarik ez zuen aurrera ekingo ziola hausnarrean zerabilen asmoari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.
Quenuk hausnarrean ikusten zuen, goizetik gauera ingurura begira, zerbait galdu izan balu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.
Halako fribolitateen gainean hausnarrean aritu nintzen, ozkiak hortzak erabat hartu zizkidan arte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.
Hausnarrean ari zela ematen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.
Luze egon zen hausnarrean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.
Egun hartan, inoiz baino isilago zebilen Idoia, begirada galduarekin, zerbaiten hausnarrean balego bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.
Pasatuko nuen ordu bete agian gauza horiez hausnarrean, erdi eserita, erdi etzanda, begiak erretratuan iltzatuta. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.
Denbora luzea eman zuen britxkan eseririk, hausnarrean, ea beste inor ikustera joan behar ote zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.
Hurrengo segundoak isilik egin zituen emakumeak, eta hausnarrean nik, buruan zer ote zebilkion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.
Egun batez, landara irten zen hausnar egitera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 745. orr.
Josu R bere etxekoez gogoratu zen, eta hausnar egin zuen, bere ama, ziur aski, mila aldiz kontrakoa esanagatik, artean esna egongo zela. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 63. orr.
Ikusten du ez duela ikasgai bakoitza sailkatzeko, hausnar egin eta buruz ikasteko astirik izango, bere denbora behar dute-eta ulermen-oroimenek hura guztia "jakinduria" bihurtuko bada. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.
eta hausnar (7); hausnar egin (9); hausnar egin zuen (5); hausnar egiteko (3); hausnar egitera (5)