Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hasperen 1 iz arnas hartze sakon bati jarraitzen zaion arnas jaurtikitze nabaria, neke edo oinazezko egoeraren adierazgarri dena. ik suspirio.

Hasperena ere oso mehea izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Burua ezker-eskuin mugitzen zuela, eta hasperen artean zioela: "Gehiago, gehiago, gehiago...".  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.

Mutikoaren lasaitasunezko hasperena argi entzun zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 143. orr.

Johnek eskuekin estali zuen zoritxarreko pirataren ahoa, haren azken hasperenak isilarazteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 184. orr.

Kanapean luze-luzea etzaten da, hasperen handi bat botatzen du eta zolapera begira jartzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Hasperen bat eskapatzen zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 28. orr.

Ule kirru zurian pasa zituen eskuak, aulkiari atzera eraginez eta hasperen luze bat jaurtiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 62. orr.

Oppenheimerri hasperen ozena atera zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Emakumeak ia ez du arnasarik hartzen, ezpainetatik hasperen batek egin dio ihes, bizirik gabeko panpin bat bezain ahuldua dago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.

Guk ez baitugu ez muinorik ez mendirik, lorez beterik, ez ibairik, ez itsasorik, ur beltzaren erreinurik, dena baita aire gurean, hasperen huts.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

2 (konparaketetan)

Zetazko beloan landuriko soinekoa, hasperena bezain arina. Taniaren ondoan denbora hasperen bat bezain laburra egin zitzaidan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bestea gertakarietan murgiltzea zen, bortizkeriaz eta malkoen, hasperen-inarrosien eta negar-zotinen eldarnioarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

Gero, hasperen-korroka luze baten ondotik, bere logelako ateari panpaka hasi zitzaion, jo eta jo.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.

Hasperen antzeko irribarrea atera zitzaion Mirariri.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 206. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilabete luzea izan zen aitonak munduan egin zuen azkeneko hura, haren kexu-hasperenek are luzeagoa egin zutena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.

Lasaitasun hasperen bat altxatu zen papo guzietarik, bakoitzak bere etxekoak bateratu zituen eta nor bere etxera itzuli zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 186. orr.

Baten batek gutizia hasperenak askatzen zituzkeen emazte akituaren ate aitzinetik pasatzean.  Berria - Kultura   2004-08-21

Eta hau bezalako zauri iraunkorrarekin... -sasi-hasperen handi bat egin zuen-, batek daki nire besoa inoiz jarriko ote den ondo berriro!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 104. orr.

5 (fonetikan)

Ahots-bidean inolako trabarik jarri gabe, eztarrian igurtzi bat sortzeko adina aire botaz gero biriketatik, hasperena sortuko da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Kontsonante hasperenduak (ph, th, kh) eta kontsonante ondorengo hasperenak (lh, nh, rh) adierazteko, azkenik, h-aren ordez tileta erabiltzea proposatu zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 36. orr.

Hasperena [h] ikurraz transkribatzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Berezkoa da hasperena ahoskabea izatea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Gogora dezagun hasperena indartsuagoa dela ekialdera egin ahala: indartsuagoa Zuberoan, Lapurdin baino.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 176. orr.

Lehen hizkuntza ingelesa duenak euskarazko edo gaztelaniazko [...] /x/ belarraren ordez, hasperena ([h]) ahoskatuko du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Afrikatzea, hasperena eta hots hasperendunak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

6 hasperen egin

Arnasa hartu eta hasperen egiten dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 44. orr.

Hasperen egin zuen, ez estututa, baina bai deseroso.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

Hasperen egin nuen eta malkoek begiak erre zizkidaten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Begiak itxi eta hasperen egin du, eta dakust erruz gozatzen ari balitz bezala mugitzen direla haren aldakak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

-Hasperen egin du berriro -esan zuen Starkeyk.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 122. orr.

-Ez, noski -egin zuen hasperen indarrik gabe.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 85. orr.

Ene Jesus! -Amyk hasperen egin eta buruari eragin zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 117. orr.

-Oo! -egin zuten denek hasperen, zoritxarreko gurasoen sentimenduekin inondik inora pentsatu ez bazuten ere.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 146. orr.

· Kako-okerrek hasperen luzea egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 89. orr.

Hasperen asmatiko bat egin, eta billete pare bat astindu zion gizonari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 119. orr.

Oso hasperen sakona egin zuen gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Del Vallek hasperen etsitu bat egin zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 205. orr.

-Joantxo! -estutu zidan gogor besoa, eta gero askatu egin zidan, karranpa eman balio bezala, minezko hasperen bat eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Atea ireki zidanean harridurazko hasperena egin zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

· Amak, hasperen, asmatu ezinak hartaratuta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitak hasperen (3); amak hasperen (7); batean hasperen (3); berriro hasperen (7); berriro hasperen egin (5); camillok hasperen (4); camillok hasperen egin (3); del vallek hasperen (3); doktoreak hasperen (3); du hasperen (5); egin hasperen (4); egin nuen hasperen (5); egin zuen hasperen (31); egiten zuen hasperen (4); emakumeak hasperen (4); ere hasperen (6); ere hasperen egin (4); esan zuen hasperen (3); eta hasperen (70); eta hasperen egin (25); eta hasperen egiten (10); eta hasperen luze (4); gero hasperen (3); gero hasperen egin (3)

hasperen artean (8); hasperen bat (35); hasperen bat bota (3); hasperen bat egin (8); hasperen batean (7); hasperen batek (6); hasperen batekin (5); hasperen baten (5); hasperen batez (16); hasperen egin (324); hasperen egin du (34); hasperen egin dut (7); hasperen egin eta (38); hasperen egin nuen (21); hasperen egin zuen (189); hasperen egin zuten (5); hasperen eginez (45); hasperen eginik (12); hasperen egiten (46); hasperen egiten du (14); hasperen egiten zuela (5); hasperen egiten zuen (14); hasperen egiten zuten (3); hasperen eta (22); hasperen handi (8); hasperen handi bat (6); hasperen luze (22); hasperen luze bat (14); hasperen luzea (7); hasperen luzea egin (5); hasperen on (3); hasperen on camillok (3); hasperen ozena (4); hasperen ozena atera (3); hasperen sakon (12); hasperen sakon bat (9); hasperen sakona (18); hasperen sakona egin (14); hasperen txiki (4); hasperen txiki bat (3)

imanolek hasperen (3); kristok hasperen (7); kristok hasperen batez (3); kristok hasperen egin (4); lasaitasun hasperen (3); lasaitasun hasperen bat (3); nuen hasperen (7); on camillok hasperen (4); orduan hasperen (4); pepponek hasperen (3); sakon hasperen (4); vallek hasperen (3); zuen hasperen (45); zuen hasperen batez (4); zuen hasperen eginez (3); zuen hasperen on (3); zuen kristok hasperen (3)

eta hasperena (3); hasperena egin (7); hasperena egin zuen (5); hasperena entzun (3); hasperena eta (5); lasaitasunezko hasperena (3)

eta hasperenak (8); eta hasperenen (4); eta hasperenez (3); hasperenak eta (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus