Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak ere druida ez haserrearazteko kontu handia izan behar zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 32. orr.
Jainkoa haserrearazten duen bekatua egin baitute. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.
Nire hitzek are gehiago haserrearazi zuten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.
Amets hutsezko jainkoekin / bekaitzarazi naute, / idolo hutsalekin haserrearazi. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 232. orr.
Bazterrak nahastu eta bazkideak elkarren artean haserrearazi. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 43. orr.
Horrek erdi haserrearazi ere egin ninduen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.
Kontua ez da Visa jauna haserraraztea... Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.
Geroxeago baizik jabetu ez ni zerk haserrarazia ninduen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 207. orr.
Egia erran, bizkonde, zure kontseiluek haserrarazi naute, eta haserre hori ez dezaket gorde. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 246. orr.
Bihotzez maite nuen, pena hartu nuen bata bestearekin haserrarazi gintuztenean... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.
Hainbesteraino bihotz-gogortu ziren, ezen batak bestearen inbidia izaten hasi baitziren, elkar haserrarazten eta albokoa baino gehiago izan nahian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.