Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haserrea, besteei gaitz egin dionarenganako Gorrotoa da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 359. orr.
Azken garaiotan haserre hauen zergatia beti bera izaten zen: etxeko mutilak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 85. orr.
Segundo batzuetan bakoitza bere aldera tiraka aritu ziren biak, batak zein besteak haserre eta indar berberaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 83. orr.
Haserre hori itxurazkoa zela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.
Nabari da badela nolabaiteko amorrua, haserrea, nahiz eta amorru eta haserre horri eusten saiatzen diren. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 74. orr.
Deus gutxi gelditzen zen itxoinaldi hartatik eta sutu zituen haserre hartatik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 128. orr.
Luzaroan begiratu dit, haserrerik gabe, ezer adierazten ez zuten begiekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.
Hitz egiten baheki, nire haserretik non gorde den esateko! Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.
Apurka-apurka aldatzen hasi zen nire jarrera ere, errespetutik haserrera eta haserretik ausardiara. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 101. orr.
Haserretik ahalkera mudatu zaio gorritasuna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.
Haserrez betetako hitzak. ik beherago 6. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.
Ederki gozatzen ginen orduan zurekin, zure haserrezko hitz frijitu haiek gogotik aditzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Horrek bai haserre bizia eragin ziola, eta luzarokoa gainera, Marcel gure arte-adituari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.
Nire haserre mikatza irentsi nuen, bada. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.
Zertara dator haserre ozpindu hori? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.
Joxe Marik oso haserre gaiztoa zuen, eta zezenaren indarra. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.
Haserre gorriak hartua, eta herio usai beltzez inguratua gelditu da Gorritiko gaztelu ingurua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.
Gurasoak haserre gaiztok hartu zituen, eta osaba ohera sartu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 34. orr.
Ostatu osoari kontatu al zenion, Hagrid? -esan zion McGonagall andereñoak, haserre bizian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.
Eta ordu arte jasan errabia haserre gorrian jalgi zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.
Baina umea, haserre gogorrean, altxatu egin zen berriz, amari haginka eta atzaparka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 389. orr.
Ezin nuen ulertu haserre neurriz kanpoko haren zergatia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 304. orr.
Zure anaiaren haserrea baretu dadin arte. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.
Eta gutxiespen horrek haserreak eta liskarrak ekarriko ditu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.
Neurri horrek kamioizaleen haserrea eragin zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Espainiako eta Aragoiko Gobernuaren arteko hitzarmenak Nafarroako Gobernuaren eta UPNren haserrea piztu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Piztu zen, bada, Jainkoaren haserrea haien aurka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.
Haserreak hartu ninduen eta amorruz astindu nuen katea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.
Uste nuen haserreak ito behar zuela eta joko ninduela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.
Judua itsasora bota ezean, ez zela Jainkoaren haserrea atertuko, ez zela haizea oihaletara itzuliko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.
Colonna atxilotzeagatik euren haserrea agertzeko. Berria - Mundua 2004-01-03
-Ba, oraingo honetan, majo eman digu popatik -esan zuen Begoñak, bere haserrea gorde ezinik-. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 128. orr.
Samaldaka, barneko haserreari irteten utziz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Haserreari eutsi ezinik ia Gabin. «Kuskue tanden», 2004 - 201. orr.
Haserre-hotsak entzuten zituzten, gero eta ozenagoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 338. orr.
Haserre-doinuak bere eragina izan zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 53. orr.
Esperientzia txiki horren aurrean liluraturik dagoela, baina baita ere haserre punttu batekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.
Euren artean inongo haserre seinalerik ere ez. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 105. orr.
Ez nuen eragotzi ahal izan haserre aire bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.
Jainkoak bere haserre-zigorra geldiarazi baitzuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.
Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, utz ezazu zeure herriari kalte egiteko mehatxua. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 189. orr.
Masteka beza gorotza, ene anaiaren kontra haserre-pozoia jaurti duen mihi honek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.
Orduan huskeria bat aski izaten zen haserre-eztanda izugarrian lehertzeko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.
Itsaso bixi haserre-tankerako batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.
Haserre-sutan jarri zen Moises eta esan zion Jaunari: [...]. Elizen arteko biblia Zen 16,15
Gizonak haserre aurpegia jarri du baina isildu egin da. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 58. orr.
ik beherago 10. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Lanzak ile guztiak tente sumatzen zituen, katu haserre baten buztana bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Itsaso haserre, mutu eta geldi horren gainean. sumatzen baitzuen ibai haserre batek ere ez lukeela haien mina garbituko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.
Ahotsak entzun nituen, oso ahots haserreak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 310. orr.
Gero, zaldien ipurmasailetan esku-zarta haserreak jorik, sekulako garrasi batez ezproinatu zituen zaldiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.
Halako izumen haserre baten gailenean bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Begirada maltzur haserre bat bota zigun. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 151. orr.
Atso zaharraren negar-zotin haserre eta gorabeherarik gabeak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 480. orr.
Astinaldi labur, laster, haserreak jotzen zituen, norabide guztietan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.
Hura dela beste deusek ez bezala bizitzaren olatu haserreak sosegatzen eta ematzen dituen kosta. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Marru etsi eta haserrez erantzuten zien halakoei. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
Haserre joan dira Gevaudanetik paristarrak... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 56. orr.
Etxera itzulita, Ramo-ren arrebak haserre hartu gintuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.
Haserre alde egin zuen handik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 211. orr.
Egun txarrak izan ziren arrantzarako, mundu guztia zebilen haserre. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.
Nagusiak tratu txarrak ematen badizkio, zakurra erretxindua eta haserre ibiliko da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 75. orr.
Haserre jiratu zuen burua, jauzika. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.
Gerrikoa estutu zuen, irribarretsu, haserre. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
Lubis haserre zeukaat zaldia Sebastiani utzi diodalako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.
Baina haiek haserre erantzuten zuten: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.
Eta Ronek haserre bultza egin zion katuari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.
-Aizue, zoazte haize epela hartzera! -Llumek haserre begiratzen die Dani eta Joanari-. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 35. orr.
-Bai -esan zuen Fudgek haserre samar-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.
Haurtzaroan, aita ikusten dut, haserre, beldurra emateko moduko begirada zorrotzarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.
Gasna puska, zakar ontzira aurtiki nuen haserrez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 28. orr.
Bizitzako liburu ankerraren orrialdeak haserrez xehakatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 147. orr.
-Aingeru jagolerik gabe geratu haiz, Sebastian -haserrez esan zidan ontziburu berriak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.
Albertok haserre egin zidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.
Sekula ez zen hain haserre egon bere bizitzan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.
Haserre zegoen bere buruarekin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.
Oso haserre zeuden bata bestearekin, eta Harryk ez zuen ikusten nola adiskidetu zitezkeen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 207. orr.
Sinetsita nengoen olatuek erantzun egiten zidatela, nirekin haserre zeudela, baina horrek, beldurtu ordez, oldartu egiten ninduen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Harrituta eta apur bat haserre ere banengoen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Haserre eta goseak nengoen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.
Bestela, bestela... lepoa bihurrituko diat! -haserre bizian zegoen gure protagonista. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.
Itsasoa haserre zegoen, eta olatuek ertzeko hormaren kontra jotzen zuten. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 215. orr.
Izan ere, itsasoa gero eta haserreago zegoen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 162. orr.
· "Hi beti haserre", esan zidan irribarre hutsalari eutsiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.
-Haserre? -galdetu zuen Haritzek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 219. orr.
Etsaia inarrosten du eta haserre gorritzen, baina ez deuseztatzen ez suntsitzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.
Behin haserre gorriturik, ukaraia hautsi zion Jules buru-arinari Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.
Handik hilabeterako, barre egiten zuen, eta berehala haserre-haserre eta kopetilun jartzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.
Janina haserre zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.
Culebra mendatean bi otso akabatzeko eman zuten baimenagatik ekologistak haserre ziren. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.
Eta segur erran diezazuket berebat ezen haserre nintzela erran diodala Dancenyri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 101. orr.
Ez nintzen haserre Prévanek horrela ikusi izanaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.
Bere buruarekin haserre zen, emakumearen gorputza plazerez luzatzen eta bihurritzen ikusten zuelako. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 60. orr.
Nihauren kontra haserre nintzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.
· "Baxoari" buruz ari diren gazteak ere haserre ditugu. Herria 2005-02-17
Haserrearen haserrez dardaraz hasi zen, ukabilak astinduz, bere onetik aterata, garrasika. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.
Inoiz hara itzultzen bahaiz -garrasi egin zion haserrearen haserrez-, nirekin izango dituk kontuak! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.
Modu horretan hizketan ari zenak ezin zion eutsi barneko irakinari haserrearen haserrez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.
Ez duk posible! -erran zuen Colettek, haserrearen haserrez, masailak gorritzen zitzaizkiola. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.
aita haserre (5); ama haserre (5); asko haserre (6); aurka haserre (8); baina haserre (10); bat haserre (10); benetan haserre (5); bere buruarekin haserre (9); bere haserre (14); beti haserre (5); bezain haserre (5); biziki haserre (5); buruarekin haserre (13); da haserre (5); dago haserre (5); dio haserre (7); edo haserre (9); egin zuen haserre (5); elkarrekin haserre (5); erdi haserre (11); ere haserre (17); erregea haserre (6); esan zion haserre (5); esan zuen haserre (6); eta haserre (137); eta haserre agertu (5); eta haserre bizian (11); eta haserre daude (9); ez haserre (10); ez zegoen haserre (6); ez zen haserre (5); guztiz haserre (5); hain haserre (24); hain zegoen haserre (5); haren haserre (8); harryk haserre (13)
haserre agertu (43); haserre agertu da (5); haserre agertu zen (23); haserre agertu ziren (8); haserre al (8); haserre antzean (31); haserre atera (6); haserre aurpegia (5); haserre azaldu (10); haserre azaldu zen (7); haserre baino (8); haserre baitzegoen (5); haserre bat (6); haserre batek (5); haserre begiratu (12); haserre begiratu zion (6); haserre begiratzen (8); haserre bizi (9); haserre bizia (12); haserre bizian (152); haserre bizian jarri (28); haserre bizian jartzen (5); haserre bizian zegoen (7); haserre bizitan (10); haserre biziz (8); haserre da (6); haserre dago (48); haserre dagoela (9); haserre daude (72); haserre daudela (10); haserre dauden (6); haserre dira (5)
haserre edo (13); haserre egin (16); haserre egin zien (5); haserre egiten (5); haserre egon (17); haserre egongo (7); haserre egoteko (5); haserre egunean (7); haserre ematen (5); haserre erantzun (16); haserre erantzun zion (6); haserre ere (7); haserre esan (5); haserre eta (80); haserre eta minduta (6); haserre ez (10); haserre gaude (7); haserre gorria (6); haserre gorrian (14); haserre gorritan (5); haserre hartu (8); haserre hitz (5); haserre hori (7)
haserre ikusi (5); haserre jarraitzen (5); haserre jarri (10); haserre joan (6); haserre mintzatu (9); haserre nago (14); haserre nengoen (6); haserre nintzen (6); haserre nirekin (7); haserre ote (5); haserre samar (25); haserre sua (10); haserre sumina (18); haserre suminean (5); haserre suminez (8); haserre sutan (15); haserre sutan jarri (7); haserre zaude (5); haserre zegoela (12); haserre zegoen (69); haserre zegoen bere (5); haserre zen (15); haserre zeudela (8); haserre zeuden (20); haserre zigorra (6); haserre zirudien (10)
herritarrak haserre (5); jaunaren haserre (12); jendea haserre (7); kontra haserre (11); nago haserre (6); neure haserre (9); nire haserre (10); nirekin haserre (15); nuen haserre (6); oso haserre (118); oso haserre agertu (6); oso haserre dago (11); oso haserre daude (7); oso haserre zegoen (19); oso haserre zeuden (5); ronek haserre (10); sindikatuak haserre (5); zaude haserre (6); zegoen haserre (16); zen haserre (14); zeure haserre (9); zion harryk haserre (11); zion haserre (13); zion ronek haserre (7); zuen haserre (30)
artean haserrea (8); bere haserrea (32); beren haserrea (6); da jaunaren haserrea (5); da nire haserrea (5); du bere haserrea (5); eta haserrea (54); euren haserrea (11); haien haserrea (5); haren haserrea (12)
haserrea adierazi (7); haserrea agertu (8); haserrea areagotu (5); haserrea baino (8); haserrea baretu (11); haserrea baretzen (10); haserrea da (7); haserrea eragin (74); haserrea eragin du (25); haserrea eragin dute (6); haserrea eragin zuen (25); haserrea erakutsi (11); haserrea ere (7); haserrea eta (58); haserrea eta amorrua (5); haserrea ez (25); haserrea ez da (13); haserrea piztu (50); haserrea piztu du (11); haserrea piztu zuen (15); haserrea piztu zuten (5); haserrea piztuko (9); haserrea piztuko da (6); haserrea sortu (6)
herritarren haserrea (7); horrek haserrea (6); jainkoaren haserrea (14); jaunaren haserrea (34); jaunaren haserrea ez (7); jaunaren haserrea piztu (5); kontrako haserrea (5); neure haserrea (7); nire haserrea (20); xiiten haserrea (5); zen jaunaren haserrea (6); zuen haserrea (8); zure haserrea (11)
baino haserreago (7); eta haserreago (14); gero eta haserreago (11)
eta haserreak (19); haserreak eta (13); haserreak ez (12); haserreak hartu (5); zure haserreak (5)
bere haserrean (8); eta haserrearen (5); haserrearen haserrez (18); haserrearen sua (5); zeure haserreaz (5)
arrunt hasarre (8); beren hasarrea (5); frango hasarre (6); hasarre dira (5); hasarre gorrian (14)