Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Harrikatu genuen sukaldaria zertan den jakin nahi nikek. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.
Eta pilotan ibiliko ginela hondartzan eta harkaitz baten gainean botila bat jarri eta harrikatuko genuela eta akaso hiru neska ezagutuko genituela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 101. orr.
Harrikatua eta hila izan zela jakitean, honela esan zion Jezabelek Akabi: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 79. orr.
Hitzak harri balira, hantxe harrikatu nindutela esan beharko nuke. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 101. orr.
Manifestariek prefetura eta Kontseilu Nagusiaren egoitza harrikatu zituzten. Berria - Mundua 2004-03-27
Kritikoak dira, bai, baina kritikoaren kritikoak batez ere; ausartak eta bortitzak, haren aurka Estatu osoan mila egunkaritik 999 eta ehun telebistatik 99, denak ausartak eta bortitzak diren zakur harrikatuarekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.