Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
harrerazain iz hoteletan-eta, harreragunean lan egiten duen pertsona.
-Bai, bai, jakina -erantzun zion harrerazainak, hark ere frantsesez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.
Gero hildakoaren kargu egiteko agindua eman zion harrerazainari, taxia eskatzeko esan balio bezain normal. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Kafea hartzen ari da harrera-zainarekin hizketa adeitsuan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 163. orr.