Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bidearen bi aldeetan paraturik zeuden, eta haizeak dar-dar eragiten zien hariei, harpa batenak balira bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.
Mehatxu modura harpari soinu zoli bat ateraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.
Amaganako maitasunak, berriz, harpa bezalako soinu mehe eztia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.
Maelek, bitartean, harpa txiki bat atera zuen bere kaparen barrutik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.
Ekin zion nire harpa akordatzeari, eta gero, ekarri zidan, eta erran zidan: [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.
Maite Idirin-ek bi musikari ukanen ditu aldean: Muriel Dupin harpan eta Marise Graciet flautan. Herria 2004-12-09
Hamabi bat kometari, erdialdetik sokez tenkatuta, haize leunak durundi eragiten baitzien harpa eolikoak balira bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.
Hitzak koblakari baten harpa hotsa dirudi. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.
Gaur Miramongo eguarteetan flauta eta harpa kontzertua. Berria - Kultura 2004-02-28
Harpa jo behar dut hain segur; eta gainera hainbat denbora emanen dut garbitzen eta apaintzen, zeren eta egun ontsa orrazturik nahi baitut egon. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.
Batzuetan arratsaldean ahal dut; kantuaren edo harpa jo beharraren estakuruz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 261. orr.
Behe aldean Mael, enbor batean eserita, beraiei begira zegoen, adia galdurik bere harpa jotzen zuelarik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.
Garbi zegok: Etxabe harpa jotzen ari zaidak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 34. orr.
"Ume hauei ere eman behar al diegu?", esan du Ramonek, harpa jotzeko gogoz. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.
Harpa jotzen ari zitzaidalako susmo haiek. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 77. orr.
Nori arraiori uste duzu harpa jotzen diozula? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 55. orr.
Martinek, holakoetan beti egin ohi duenez, umorez hartu du nire harpa-jotze saioa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.
Vienako Orkestra Filarmonikoko harpa jotzaileak. Berria - Kultura 2004-06-05
Isabelle Olivier Bretainiako harpa jotzaile eta konpositoreak. Berria - Kultura 2004-03-24
Biola, lira, harpa, ttunttun edo arrabita joleek lagundurik, bertze batzuk eguzkitan dantzan ari direla. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 27. orr.
Dol Amrothetik herri osoko arpa-jolerik bertutetsuenak iritsi ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.
Hernaniar emazte harpa joile hunek segurtatzen du aspaldidanik Benito Lertxundiren ondoan bigarren boza. Herria 2002-10-10
-Zu demasako harpajolea zara, Olga. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.
-Harpajolea bai zu! -esan zidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.
Literatur aldizkari bateko zuzendariak, berriz, testu bat eskatu ondoren, itzuli egin zion, harpa-jotze bat iruditu baitzitzaion. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 8. orr.
Su-eten iraunkorrarena, harpa-jotze iraunkorra baino ez da. Berria - Harian 2006-03-23
Martinek, holakoetan beti egin ohi duenez, umorez hartu du nire harpa-jotze saioa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.
harpa jo (5); harpa jotzailea (3); harpa jotze (3); harpa jotzen (6); harpa txikia (3)