Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harkaitz (1002 agerraldi, 120 liburu eta 117 artikulutan; ETCn 6.763 agerraldi) 1 iz haitza.

Amildegi beldurgarri eta ikaragarriaren gainean oso altu zegoen harkaitzeko zulo batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Idi gurdiek harkaitzean landutako bide gogorretik heldu naiz hona.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 156. orr.

Jarri nuen oina harkaitzaren ertz batean eta ertza behera joan zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Harkaitz batean eseri eta bailarari begira jarraitu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Harkaitz baten atzean ezkutatu zen, zauriak lotzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Gizon zuhurrak harkaitz gainean eraiki zuen etxea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.

Irakasle Eskolako neska handienak, nola hartzen zuten eguzkia biluzik harkaitzen irtenuneetan mutil irribarretsuez inguraturik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 97. orr.

Harkaitzaren zelaigune bihurgunetsuaren amaieran.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Ur-lasterra gailur hurbil batetik jaisten zen, harkaitz eskergen artetik jauzika.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 110. orr.

Eta harkaitza harrigarriro itxi da, eta Ali Baba beldurrak airean geratu da, inora joateko gai ez dela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

Baina amua harkaitz artean trabatzen bada, zein joango da hura hartzera? ik harkaitzarte.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Gero goiz hartan bertan badiako harkaitzetan harrapatutako ostrak ekartzen dizkit.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Bokale hau bera ere, harkaitzezko gailur altu biren artean gordea, hiru dartsena ttipitan dago banatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Olatuek harkaitz eta hondarrezko uharri baten kontra jotzen duten kolpea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Olatuak ikus zitezkeen kristal birrindua bezala printza txuritan lehertzen harkaitz gainean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Hona hemen txalupa; kasik iritsi da itsasoak bitsez beteak dituen harkaitzetara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Bazkaldu eta banoa harkaitzetan goiti.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 138. orr.

Algorriko harkaitza estiborrean genuen, ongi gindoazen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

2 (izenondoekin)

Harkaitz handi bat ikusten zen itsasertzean, dena kalatxoriz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Ene atzean, harkaitz handi zut batek bere habia babesten duen arranoaren itxura hartzen du, atzapar biak mendian tinkatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Harkaitz garai baten gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Harkaitz bizian zabaldutako bidea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Fedegabeak adarrik ematen ez duten kimuak bezalako dira, sustrai ziztrinak baitituzte harkaitz gogorraren gainean.  Elizen arteko biblia   Si 40,15

Etxea harkaitz sendoaren gainean eraiki nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Harkaitz gorri, malkartsu eta distiratsu batzuek inguratzen dute.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.

Harkaitz luze baten oinetan putzu zabal bihurtzen zen erreka eta huraxe zen gure igerilekua.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 11. orr.

Horrek argi adierazten du hondoa harkaitz zorrotzezkoa dela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

Izan zakizkit harkaitz babesle.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire istripuko itsaslabarretik gertu bada balea baten antzeko harkaitz-mendi bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Gure azpian harea, ibar lau bat muino artean, harkaitz-muinoak nonbait, dena erabat soildua, basamortu...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Berriro hantxe azaltzen zaizu hurrengo harkaitz-labarrari itsatsia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Harkaitz-tontorrera igoarazirik, amildu egin zituzten handik.  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,12

Harkaitz-artesi eta arbola-zuloetan egin ohi zituzten beren erresumak erle zuhur maratzek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Emaztearen aurretik abiatu zen Cascada de la Cola del Caballo harkaitz gunean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Badia erdizka ixten duen eta itsasbeherak agerian utzi duen harkaitz meta baten kontra jotzen du zakar itsasoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ptolomeo Hefaistok aipatzen duen itsas harkaitz harena, hura ere, giza bortxaren erasoak gogor erresistitu arren [...] anbulu zuri deritzan lorearen ukituarekin baino ez baitzen ikaratzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.

Mendien oinetan eta silize-harkaitzen artean ateratzen dira urik ugarienak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.

Non dira zuen jainkoak, non babes-harkaitz zenituztenak?  Elizen arteko biblia   Dt 32,37

5 (erkaketetan)

Harkaitza bezala gogortu zuela aurpegia eta ez zela lotsatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Zanpa-zanpa eginda zegoen, harkaitza bezain gogor.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

6 harkaitz zulo haitzuloa.

Aurkituko diagu akaso harkaitz zuloren bat historiaurreko marrazkiekin, eta artikulu bat idatz genezakek eta ederki aberastu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 168. orr.

Harralde hartan oso harkaitz-zulo politak daude lanpernetarako, sona handia du itsasalde osoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Lehendabizi aintziratxoari bira eman zioten; orain izozturik zegoen, bentaren aurrean zabaltzen den harkaitz zulo handiaren barrenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harkaitz babesle (4); harkaitz beltz (5); harkaitz garai (5); harkaitz garaira (3); harkaitz gogorretik (3); harkaitz gorri (3); harkaitz handi (22); harkaitza jo (4); harkaitza zulatu (4); harkaitzak zartatu (3); mendaitzeko harkaitza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus