Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goiz batez, hasi ohea egiten pertsona helduen moduan eta koltxoiaren txulo batean mugitzen zen hari-izpi moduko bat jo nuen begiz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
Laster konturatu ginen beirazko hodi gorituak bazuela bertute guztiz bakan bat: malgu bilakatzen zenean, aukera ematen zuen beirak, hodi-mutur hotz bietatik tira eginez bizkor, harizpi mehe-mehezko sorta bihurtzeraino luzatzeko; harizpi, hain zuzen, muga guztiez haraindi finak, halakoak non garrari zerion aire berozko korronteak herrestan eramaten baitzituen gorantz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Aita gaixoak ez omen zekien zer egin alabarekin, baina, nolanahi dela, oraindik ere eusten zion esperantzari, hari-izpi mehe batez besterik ez bazen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.