Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ibarretxek berak landatu zuen Juntetxe aurreko haritz gaztea. Berria - Harian 2005-06-24
Ehun urtetik gorako haritza. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Badakit ere mandoak ez duela umerik egiten baina haritzak ezkurrak emaiten dituela eta haritz berriak sortuko direla beti, hain maite dugun herri huntan. Herria 2004-10-28
Beste oharpentxo bat: batzuetan, sagar ondoa sartu delarik eta ez haitza, arbola bera perdez agertu da eta sagarrak gorriz. Herria 2003-08-14
Gernikako Haritz Zahar aspaldi ihartua zegoen kanpoko lorategian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.
Haritz tantaien gerizpean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 53. orr.
Haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun zein bere aldian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.
Haritz erien dei hau behar duzu entzun. Herria 2004-07-05
Hango trontza-zerren zain haritz eta gaztainak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Has gaitezen haritzak zerratzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.
30 metrora igo daiteke haritz sendokote bat: baina, azpira doazen zain nagusiak ez dira gutxiago sartzen, beste 30 sar daitezke. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Haritz eihartuaren ondotik heldu da haritz gaztea, lehen bezala orain ere Euskaldunen ikurra. Herria 2004-04-29
Neguko haritzik ez balego eta premiak horretara behartuta haritzarekin egitea pentsatzen bada, komeni da hobeto lehortzeko meheagoak izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.
Kanadako haritz gorria baliatuko du lan horren obratzeko. Herria 2005-03-31
Laster haritz oihan batean sartu naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.
Haritz sastraka batzuei esker. Haritz xara baten itzalean patar bat iraganik, Villei herrixkan gara. Haritz adar muturreri begira zegoelarik, uso zenbaiti ohartu nahian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.
Zeusen zerbitzariak haritz-adar bat sartuko zuen putzu batean, euria lortzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.
Putzuak berak ere haritz-enbor sendoak zeuzkan, errotetan eta itsasontzietan soilik erabiltzen diren horietakoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.
Haritz ezpalak bata bestearen kontra igurtziz eta gorituz su berria lortzen zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.
Leizeak, berriz, bazuen han behean koska bat, belarrez eta haritz-hostoz josirik zegoena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.
Haritz ezkurra, pago ezkurra, gaztain alea... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.
Saltegi beltz haien barrenean pila-pila eginik ikusten ziren kutxa zizelatuak, Rouengo, Neverseko, Moustierseko faiantzak, irudi margotuak, beste batzuk haritz zurezkoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.
Egun-pasa ibiltzeko leku egokitua, haritz motak bereizten ikasteko ibilbidea eta naturak bere kabuz sortutakoa ikertzeko basoa. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Erromako tenploetako sua, Zeus nahiz Jupiterren aldareetan, haritz sugaiaz piztua zen beti. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.
Maiatz-haritza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.
Herri hau haritza bezain sendoa delarik, haizeak inarrosia baita. Herria 2001-03-08
Sugetzarra, distiratsua, kolore berdexka pozoitsukoa, haritz-enborra bezain sendoa, tente zegoen airean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.
Haritz bernizatuaren distira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Lurrez bete ordez, haritz-zutoinak erabili zituzten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.
Hobe likek haritz makila bat hartu, eta, emazteak amore eman arte, ukaldika birrinduko balu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.
Sagardotegietako haritz ohol leunduen gainean. Askoren artean «Rataplan» - 31. orr.
Ezkerretara jo du, haritz ilunezko ate eskerga zabalduz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.
Gela garbi-garbi bat, haritz argiz egindako arasa batek, mahai batek eta zumezko jarleku batzuek hornitzen zutena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Gazteluak aurrean zituen haritzezko ate handietara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.
Haritzezko ohe zahar habedun bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.
Haritzezko oholak edo lastoa erabiliz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.
Ondoren hesolak sartuko dira, makal, olibondo edo haritzezkoak eta sutan gogortutakoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.
Haritzezko eta neguko haritzezko taulak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.
Haritzezko gurutzea. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.