Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salomonen tenplua eraiki zuten harginak. Berria - Gaiak 2004-05-12
Paul harginak egina du etxe hori. Herria 2002-08-01
Badakigu eliza egile arraroak zirela frantses harginak eta Ipar Espainian anitz eraiki zituztela gotiko estiloan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.
Gure aitzinetik pasatzen zirenek, dela hargin ala zurgin, dela elektrikari ala igeltsari, denek, hitzeman baino biziki beranduago bukatzen baitzuten beren lana. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.
Huna ofizialeak nor diren: hargina, Gilentegi Oragarrekoa, zurgina: Duhalde Hazparnekoa, kanpoko maisturintza: SOMIR, barneko maisturintza, Betbeder Donamartirikoa, lauzatzailea: SOLADOUR, iturgintza: St Jean Hazparnekoa, eletrika: Laby Suhuskunekoa, tindura: Carrau Hazparne, zolak: Lino Tapis, plastrak: Cangrand. Herria 2002-12-05
Aritua nindunan hargin baten lantegian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 277. orr.
Harrobia itxi zieten hargin batzuen aurrean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.
Horratx harginaren buztina, morteroa, porlana... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.
Hargin masoi batek egina zela irudia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
Eric-ek lan egiten du Larzabaleko Mainhaguiet hargin enpresan eta etxe berria egina du Ibarla den herri pollitean. Herria 2001-08-09
Baziren hirian Portugalen bizi izandakoan hargin sona handia izan zutenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.
Handik gutxira, monje hargina itzuli, eta, berak proiektaturiko ateari zegokion tokian beste baten lana zegoela ikusita, ikaragarri haserretu omen zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.
Hargin beltzak edo masoiak eta beren elkarte sekretuak. Berria - Kultura 2004-11-03
Giuseppe Mazzini hargin beltz higuingarriak Erromako aita sainduaren erreinua suntsitu zuela. "Grand Orient de France", framazonen goi-jaunak jakinarazten zuela ere Serge Behar, hargin beltzen goi-jaun ohia zendu zela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.
Ondoren harri, harea eta karezko hargin-lanez beteko da obra guztia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.
Hormen arteko tartea harri-koskorrez edo hargin-lanez beteko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.
Giuseppe Lopetuso, lanbidez hargina, zahar aurpegi harekin nahiz eta ume bat besterik ez zen, zeren hargin-lana egiten duzunean zahar aurpegia jartzen zaizu. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.
Hargin-lana, igeltsaritza, trebea izan behar du batek hori guztia egiteko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.
Behin osaba argalari hargin lanak egiteko deitu zioten aspaldiko ez-dakit zein dukeren etxe zahar batean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.
Lanari buruz, ezin esan oso nekagarria denik, eta gainontzeko gazteekin jostagarria ere bada: hargin mutilak gara. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 40. orr.
eta hargin (4); eta harginak (3); eta harginek (3); hargin bati (4); hargin beltz (3); hargin lana (3); hargin mendian (3); harginak eta (5); laurogei mila hargin (3); mila hargin (3); mila hargin mendian (3); ofizioz hargina (4)