Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutxienez hamaika irakiar hil eta beste ehun pertsona zauritu ziren atzo okupazio indarren base militar baten kontrako eraso suizidan. Berria - Mundua 2004-02-19
Hamaika ministro planaren alde Likud alderdiko sei eta Shinui alderdiko beste bost. Berria - Mundua 2004-06-05
Beraz, eta aurpegiz bederen, gaurtxe ezagutuko duk hemen dagoen jende guztia: hamaika lagun. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Izan dira hameka hil, kamikaze hura bertzalde, eta hil horietan baziren lau haur. Herria 2002-11-28
Porteriatik hamaika pauso kontatu eta Emiliok baloia lurrean jarri zuen astiro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.
Zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan [...] eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.
Pisuerga gainditzen duten hamaika arkuek finkatzen duten zubi ohargarria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.
Tontsura egin zieten Frantzisko dohatsuari eta beste hamaika anaiei, hamabiak kleriko izatea nahi baitzuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.
Alderdiaren kirol taldeko hamaika mutilei deitu eta gero. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.
Iturri gehienen arabera, hamaika ziren anaiak; hamabi, Frantziskorekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 478. orr.
Ataurrean, kalearen alde batetik bestera zeuden harlauzak kontatu zituen, alde batetik bestera hamahiru, bestaldetik bueltan berriro kontatuta hamaika. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.
Hamabost egun falta ziren, hamalau falta ziren, hamahiru, hamabi, hamaika, bederatzi, zazpi, lau... Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.
Hor lan egiten duten 23 presunetarik hamaika hartzen ahal lituzke Herriko Etxeak. Herria 2003-09-25
Deitutako jokalari erdiak, hamaika, atzerrian ari dira. Berria - Kirola 2004-02-18
Beste hamar (hamaika, Eroskikoa zenbatuz gero) izan dira. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 151. orr.
Hamaika horiek urrundik edo hurbiletik horrekin loturak dituztelakoan daude hor. Berria - Mundua 2004-03-12
Bizkaitarrek lehen tantoa erdietsi bazuten ere Koka eta Patxi Ruizek hurrengo hamaikak erreskadan egin zituzten. Berria - Kirola 2004-05-30
Haietatik hamaikak tratu txarrak eta torturak jasan izana salatu dute. herria¬
Iraupena ez da hamabi hilabetekoa izango, hamaikakoa baizik. Berria - Ekonomia 2004-06-30
Legea legelariek egina da, eta legelariak, berriz, aberats eta boteretsu izan ohi dira hamarretik hamaikatan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.
Bi horiek ez daude Parisera eraman dituzten hamaiken artean. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Igande goiza, hamaikak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 280. orr.
Nahiz hamaikak baino lehen lotara joan ohi den. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.
Hamaikak hurbil: ez dut herrestaka ibiltzeko denborarik izanen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.
Hamaikak jo baino lehen, Anselmo eta Rekexo aireportuan zeuden. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.
Arratseko hamaikak arte ez omen duk itzuliko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.
Han biltzen ziren ia egunero hamaikak aldean. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 91. orr.
Hamaikak inguruan, erdi lo geratu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.
Gaueko hamaikak aldera atzarri nintzen azken aldiz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.
Gaueko hamarrak edo hamaikak aldera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.
Hamaiketan Miep eta Jan Gies iritsi ziren. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.
Bart, gaueko hamaiketan, pertsona partikular guztiei telefono lotura moztu zieten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.
Hamaiketan puntu-puntuan, hor barneratzen gara zoologia-irakaslea eta biok anfiteatro jendez bete-betearen erdira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 76. orr.
Astegunetan, ez omen zuten afari gehiagorik zerbitzatzen gaueko hamaiketatik goiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Hamaiketarako ordu erdi falta zenean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 156. orr.
Ingeles irratiak hamaiketako emanaldian, alemanez: gudaroste buru den Dwight Eisenhower jeneralaren hitzaldia. ik hamaiketako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.
Hamaiketako autobusa hartzeko, berriz, estu nenbilen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 82. orr.
Hamaika eta erdiak ziren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.
Gaur, goizeko hamaika eta erdietan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.
Gaueko hamaika eta erdiak aldera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.
Gaueko hamaika eta erdiak pasata. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 53. orr.
Egun horretan, goizeko hamaika orenak inguruan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.
Horretan, hamaikak eta laurdenetan, zarata bat behean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.
Hamaikak laurden gutxietan beste solairura jaitsi naiz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 218. orr.
Atzo goizeko hamaikak eta bostean amaitu zituzten azienden bilaketa lanak. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Hamaikak eta hogeietan Dussel jaunak bulegoko atea jo zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 28. orr.
Hamaikak eta berrogeita hamazazpitan lokartu da Yolanda. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.
Hamaikak eta hogeita lau minutu ziren nire erlojuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.
Hamaikak minutu bat gutxiago. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.
Urriaren 23an hamaikak hamar gutxiagotan, azaroaren 3an hamaikak eta hogei minututan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.
Eguzkiak ere gaupasa egiten du abuztuaren hamaikan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.
Irailaren hamaikan, New Yorkeko Manhattango bi dorre gorenak erasoak izan ziren. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 73. orr.
Abenduaren hamaikan iraganen da lehen biltzar nagusia. Herria 2004-12-02
Hamaika egun geroago, ekainaren 20an. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.
Aitak berak erregalatu zidan hamaika urte bete nituen egunean. Hamar edo hamaika urte izango zituen orduan. ik beherago 12. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.
Hamaika ordutan sei puntu atera zituen zaldibartarrak. Berria - Kirola 2004-11-23
Hamaika urteko espetxe zigorra. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 64. orr.
Geldialdia hamaika ordukoa da eta hemen gaude Gorria eta biok [...] milia erdira datzan hiriari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Hamaika dolar eta laurogeita lau zentabo. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.
Dolar bat eta hameka zentimo. Herria 2005-04-21
Hamar txelin eta hamaika penike ordainduta ekarri zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.
Hamaika erreal, dukat bat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 123. orr.
-Hamaika sickle -erantzun zion Stanek-, baina hamahiru pagauta, txokolate beroa ere izango'zu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.
EAK-ren zilo estatala hamaika miliar eurotara hupatzen dela. Herria 2005-11-03
Bederatzi metro segundokoa, hamahiru metro segundokoa, hamaika metro segundokoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.
Atzo ere auto ilara luzeak sortu ziren atzo A-8 autobidean: 17 kilometrokoak Irungo ordainlekuan [...] eta hamaika kilometrokoak Zarautzen. herria¬
Kanpinetan lo egin behar dugu, eta gainera kolonia merkearen kiratsa hamaika miliatara zabaltzen duen bidaiari bitxi batekin egokitu zait. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 84. orr.
Aurten hamaika tona janari bidali dituzte Mendebaldeko Saharara. Berria - Harian 2005-07-17
Ohean etzanda, gure gorputzak berez sortzen duen beroak hamar-hamaika gradu inguru igotzen du giroko tenperatura. Berria - Harian 2005-06-18
Hamaika, seiari bosta gehituz ateratzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Hamaika hitza, esate baterako. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.
Harryk Tomi jarraitu zion zurezko eskailera dotore batzuetan gora, letoizko hamaika zenbakia zeukan ateraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.
Zer esan nahi du hamaika numeroak? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.
Panzman kaleko hamaikan bizi da. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 129. orr.
Eta, horrela, hamaika pena eta trabailuren artean, Urbiaindik alde egin behar izan genian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.
Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 608. orr.
Literaturan eta beste hamaika gauzatan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 60. orr.
Hamaika nekazari-belaunaldik hamaika bider iraulitako lurra da. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.
Hamaika burezur dago hemen, anitz espezietarik, baina gizonarenik ez dago... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.
Geroztik beste hamaika errege eta ahaltsu hil izan duk, laterri handiak menperatu ondoren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.
Antolatzen genuen edozein ekintzatara hamaika guardia zibil etortzen zen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.
Zizeron, Horazio, Ovidio eta beste hamaika jenio eman zituen hiriaren handitasuna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 56. orr.
Azken egunotan, Avignonez geroztik, hamaika halako neuzkan ikusiak, beraren ondoan egote hutsagatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.
Horrela jokatuz gero, hamaika kaka-nahaste saihesten dira geroan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.
Gauero gauero, bi, hiru, lau, hamaika orduz, eta nekearen akidurak lotara artean, bulegoko liburuak eta izkribuak oro miatzen nituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 206. orr.
Bere buruaz beste egin aurretik, hamaika garbituko zituela lehenago, alegia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.
Hamaika honelako ikusi genuen bera bizi zela, bai eta hil ondoren ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.
Izki natur parkean ibilaldia egin zuten, ikertzaileak hamaikatan zeharkatutako bideetatik. Berria - Kultura 2004-06-17
-Hamaika ikusteko jaio ginen! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.
Nik hamaika bat urte nituela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.
Hamaika bat urte nitueneko garaitsu hartan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Hamaikaren bat kilometrora. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.
Txikienak ez du hamaika-hamabi urte baino gehiago izango. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 26. orr.
Hamaika-hamabi urte bete arte. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.
Leireren sei-zazpi edo hamaika-hamabi urteko bizitza laburra. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.
Hamaika mila hegazkin daude prest. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.
Nire pelutxezko txakur kuttunari, Groduduri, hamaika mila abentura asmatzen nizkion. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 7. orr.
1901ean hamaika mila lagun inguruk aukeratu zutela Donostia udaleku gisa. Askoren artean «Rataplan» - 60. orr.
Hamaika milioi ume hiltzen da munduan urtero. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.
AEBetan guztira hamaika milioi ikertzaile daude. Berria - Gaiak 2004-06-09
Hamaika milioi umezurtz dagoeneko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.
Miarritzek du tanto hoberena tiratzen hamaika milioi eurorekin. Herria 2005-02-03
[Munduak] berrehun eta berrogeita bi estadio dituela, hau da, hogeita hamaika milioi eta bostehun mila urrats dituela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.
Horregatik poztu dira horrenbeste greziarrak, hamaika milioi euren etxean eta beste bost milioi atzerrian. Berria - Kirola 2004-07-06
Hamar-hamaika urteak beteak izango nituen ordurako. Hamar-hamaika urteko umea nintzela. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 127. orr.
Hamar-hamaika urteren buruan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.
Marmarka geratu dira hazitxoenak eta poz-pozik hamar-hamaikakoak, zortzi-bederatzikoak atsekabeturik bezainbat. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.
aldeko hamaika (5); artean hamaika (5); azken hamaika (13); baina hamaika (12); baino hamaika (11); berak hamaika (5); bere hamaika (8); berrogeita hamaika (15); berrogeita hamaika urte (6); bertze hamaika (10); beste hamaika (136); beste hamaika gauza (5); beste hamaika kontu (5); buruari hamaika (5); da hamaika (6); dauden hamaika (8); diren hamaika (12); dituen hamaika (9); du hamaika (6); duela hamaika (5); duten hamaika (8)
edo hamaika (15); egindako hamaika (5); egiteko hamaika (6); ere hamaika (19); eta beste hamaika (41); eta hamaika (154); eta hamaika aldiz (9); eta hamaika urte (6); eta hamaika urtez (5); eta hogeita hamaika (6); euskal herriko hamaika (7); gaueko hamaika (12); gaueko hamaika eta (7); goizeko hamaika (7); gutxienez hamaika (5); guztira hamaika (9)
hamaika adibide (6); hamaika ahalegin (6); hamaika aldaketa (5); hamaika aldiz (188); hamaika aldiz aditua (5); hamaika aldiz egin (8); hamaika aldiz entzun (7); hamaika aldiz errepikatu (6); hamaika aldiz gehiago (5); hamaika arazo (39); hamaika arazo izan (20); hamaika arrazoi (19); hamaika aukera (10); hamaika aurpegi (10); hamaika bertso (5); hamaika bide (8); hamaika bider (36); hamaika bizipen (6); hamaika buruhauste (6); hamaika dira (10)
hamaika egun (10); hamaika eguneko (7); hamaika ekimen (12); hamaika ekimen egin (5); hamaika ekitaldi (15); hamaika emakume (5); hamaika eraso (6); hamaika eratara (5); hamaika eta (39); hamaika eta erdiak (18); hamaika eta erdietan (5); hamaika gai (5); hamaika galdera (12); hamaika gauza (31); hamaika gehiago (8); hamaika gizon (8); hamaika gol (8); hamaika hamabi (8); hamaika herri (5); hamaika herrialdetako (5); hamaika hilabete (12); hamaika hilabeteko (6)
hamaika ikusi (6); hamaika ikusteko (15); hamaika ikusteko jaioak (10); hamaika istorio (9); hamaika izan (5); hamaika jardunaldi (10); hamaika jokalari (18); hamaika kantu (7); hamaika kontu (13); hamaika lagun (14); hamaika lan (6); hamaika liburu (6); hamaika mila (11); hamaika milioi (9); hamaika modu (7)
hamaika ordu (5); hamaika orenetan (7); hamaika oztopo (7); hamaika partida (8); hamaika pauso (10); hamaika pertsona (11); hamaika proiektutan (6); hamaika protesta (5); hamaika puskatan (5); hamaika saio (7); hamaika saio egin (5); hamaika tanto (12); hamaika tanto egin (5)
hamaika urte (91); hamaika urte egin (7); hamaika urte zituela (10); hamaika urteko (41); hamaika urteko umea (5); hamaika urteotan (7); hamaika urterekin (22); hamaika urtez (15); hamaika urtez izan (7)
hamar edo hamaika (6); hamar hamaika (10); herriko hamaika (7); hirurogeita hamaika (6); hogeita hamaika (38); hogeita hamaika urte (8); horietan hamaika (5); horrek hamaika (7); inguruan hamaika (7); ivanovicek hamaika (5); ivanovicek hamaika aldiz (5); lehen hamaika (5); munduko hamaika (7); ziren hamaika (8); zituen hamaika (7); zituzten hamaika (5); zuen hamaika (6)
baina gaueko hamaiketan (3); gaueko hamaiketan (20); gaueko hamaiketatik (4); goizeko hamaiketan (50); goizeko hamaiketan hasiko (6); goizeko hamaiketarako (3); goizeko hamaiketatik (3); hamaiketan abiatuko (3); hamaiketan hasi (3); hamaiketan hasiko (6); hamaiketan hasiko da (4); hamaiketan puntuan (6); hamaiketatik aurrera (4); hamaiketatik goiti (3)