Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barruan urmaela zeukan kobazuloa aipatu dut, baita Erramu egunean Obabako elizan gertatua ere; halere, "nekazari zoriontsuekin" egoteko aukerak ez ziren ugariak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.
Gogoko zituen behiak eta ardiak; halere, ardiak ergel samarrak zirela esan ohi zuen. Herria 2004-09-02
Terni biologoa zen, eta aitak estimu handitan zuen, garrantzi handia ematen baitzion karrera izateari; halere, "Terni inozo hori" esan ohi zuen, bizitzan poseur bat zela iruditzen zitzaiolako. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.
Erantzun nahi izan nion ez zuela zertan lagundurik, bost axola zitzaidala Julio txepel hura, ez niola batere beldurrik, ez begirunerik, eta azken batean berak niri beldur gehiago zidala nik berari baino...; halere, eztarrian trabatu zitzaizkidan hitzak, eta ez nintzen gauza izan esaten zidan guztiari buruaz baietz egiteko baino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.
Badirudi azentuaren izaera eta nabarmentasun fonetikoak ez direla berdinak euskalki guztietan; halere, ez dirudi horrek desberdintasun garrantzitsuak ekarri dituenik azentuaren erabilera linguistikoan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 144. orr.
Ezagun-ezagunak ditut zure atsekabea eta pobretasuna; halere, aberats zara. Herria 2001-02-01
Harekin solastatu zen bati erran zion bere bidaian ikasi zuela jende anitzek bihotz ona dutela, beren atea gogotik idekiz eta ongi etorri hoberena eginez erromeseri; halere beste zenbait gogorragoak direla. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.
Lehen begiradan, irudi luke holako atributuak Jainkoari (gorets bedi!) aplika lekizkiokeela; halere, arazo hori egiaztatu eta xehekiago aztertuz, argi ageri da hori ezinezkoa dela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.
Kapitulu honetako gaitik urrundu gara baina; halere, hemen azaldurik gelditu da, Jainkoaren egintzak aipatzean, muga hori zergatik ezarri behar den. Elizen arteko biblia Ir 22,6
Beraz, egindako guztia aurrez bizia zen Beragan, eta ez nolanahiko bizia; piztiak ere bizi direla esan ohi dugu, baina ezin dute Jakituriaren partaidetza gozatu; halere, bizia gizakien argia zen. Elizen arteko biblia Ir 16,22
Ikuskari hutsalak eta iragarpen gezurtiak dituzte; "Jaunaren mezua" esaten dute, Jaunak bidali ez dituen arren; halere, beren hitza nik betearaztea espero dute. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.
Orain arte kultura esaten ari ginena, fedea esan genezake orain (ez fede erlijiosoa derrigor; halere balio handien humusa, erlijioa izan ohi da gehienetan), edo agian hobe, kontzientzia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.
Aurpegia, ohi bezala, ezin zurbilagoa zuen; halere, hori baino nabarmenago, bazuen begietan halako poz ero bat, histeria ezkutu bat, jokaera osoan antzematen zitzaiona. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.
Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.
Zeren lege naturala, borondateari agintzen diolako bereizten bada ere zibiletik, halere, ekintzari dagokionez, zibila da. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.
Ez zegoen lehen bezain zurrun eta erorita, halere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Jakizu, halere, aurreko prestalanik gabe jakinduriaren erpinera heltzerik balego, horiek ez liratekeela prestatze-lanak, alferreko zereginak eta arinkeria hutsak baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Izango ote du arrakastarik? Onik aterako, ote hori egin duena? Ituna hautsi eta onik aterako, halere? Elizen arteko biblia Ap 18,6
aski halere (8); badira halere (9); baina halere (59); bainan halere (57); bat halere (20); batzu halere (7); da halere (84); dela halere (13); dira halere (31); du halere (31); dugu halere (12); dut halere (22); dute halere (23); eta halere (127); ez da halere (16); ez halere (17); gabe halere (7)
halere bere (10); halere beste (9); halere beti (7); halere bi (9); halere eta (17); halere euskal (7); halere ez (69); halere ez da (7); halere gure (11); halere hain (8); halere han (7); halere partida (8)
izan da halere (8); nuen halere (7); zen halere (20); ziren halere (8); zuen halere (16)