Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maldan sartu eta gutxira euri xeheagoa hasi da haizetakoa bustitzen. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 120. orr.
Ontzia nekez nola igarotzen zen begira geratu ziren biak, autotik irten gabe, leihoak zabalik, haizetako ezin garbiagotik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.
Autoko haizetakoa garbitu ezinik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.
Bat-batean garbigailuak tanta guztiak baztertu eta zirkulu erdi bat eratu du haizetakoan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 84. orr.
Kiroletarako betaurrekoek auto baten aurreko aldeko haizetakoak betetzen dituen funtzio berberak bete behar ditu. Berria - Gaiak 2004-12-23
Haizetako-garbigailua martxan jartzen saiatu nintzen, baina alferrik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 176. orr.
Haizetako-garbigailuak dena emanda zeramatzan, eta hala eta guztiz ere aurrealdea lausotua zekusan, euri-jasak desitxuratua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 97. orr.
Semaforoetako haizetako-garbitzaile batek ez zituen nireak bezain begi urrikariak paratuko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.