Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haitzarte iz haitz arteko hutsunea edo ebakidura sakona. ik harkaitzarte.
Bidea, haitzarte handietan barrena ebakia, posta kotxeak lasai pasatzeko modukoa da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.
Ondoren, Etamgo haitzartera jaitsi zen eta hango leize-zulo batean jarri zen bizitzen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.
Haranaren burura heldu baino pixka bat lehentxoago haitzarte baten sarrera begiztatu dute. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 23. orr.
Haitzartean elorri-sasiz erdi ezkutatuta dagoen ahoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.
Argitasuna haitzarte batetik sartzen zen, eta, ikusi nuenez, handik irten ahal izango nintzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.