Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haborokin 1 izond gehiegizkoa.
Adorazio gehiegizko eta haborokina bereganatzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.
• 2 adlag gainera.
Filma lan horietzaz haborokin, Christophe de Pradak diaporama delako bat moldatü dü. Herria 2005-06-02
Hona zer aholkatzen den bereziki Donapaleu, Maule eta Atarratze aldeko laborarier; zoinek aurten baizik ez düküen %10eko lagüntza bat haborokin beste eskualder konparatüz. Herria 2003-02-27
• 3 iz soberakina.
Egoki etor dakiguke, erdal 'excedente' esateko, Zuberoako haborokin hitza. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 149. orr.
Ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.