Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutiziatu, gutizia(tu), gutiziatzen (ETCn 426 agerraldi; orobat kutixiatu g.er.) 1 du ad biziki desiratu; desiratu.

Ez duzu lagun hurkoarenik ezer gutiziatuko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 186. orr.

Baina funtsean, familia baten maitasuna eta geriza gutiziatzen zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.

Eta gutiziatu bezala gertatu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.

Hainbeste egun eta gauez gutiziatu momentua etorri zen beraz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.

Arrazoiaren gidaritzapean onuragarri zaiena bilatzen duten gizakiek, ez dutela berentzat deus gutiziatzen, beste gizakientzat desiratzen ez dutenik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 139. orr.

Behin, gutiziatzen genuena, uste gabetarik jin zitzaigun: botilla bat arno lauentzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 143. orr.

Horren irrika bizian gutiziatzen nuen ekialdeko alfonbra polit hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 22. orr.

Sobera pairaturik hil nahi duenak hori erraiten du, eta heriotzea gutiziatzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Emazteak biluzgorri zafratuak dira, eta gainera presozainek gutiziatzen duten bezainbat aldiz bortxatuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

Lotsatua zen, zepo batean harrapatu erbia iduri, baina aldi berean, besoetan har eta musuka zezan gutiziatuz, berotua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Gogoarentzako gutizia ere bilakatzen dira liburu ederrak.  Berria - Kultura   2004-03-20

Azken boladan Kunderarekin erabat gutiziaturik ibili omen zen eta idatzi berria zuen nobelan ere suma zitekeen hori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.

Horixe zen, beraz, halako eromenaz gutiziatzen nuena!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Gizon libroen iguzki gozoa, hainbestetan gutiziatua.  Herria   2001-07-19

2 (era burutua izenondo gisa)

Altxor gutiziatua osteko asmoarekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 232. orr.

Denbora, hala ere, asko luza daiteke limes-aren atzeko barbaroek desintegratzen ari den zibilizazioaren eremu gutiziatuan sartzea lortu baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Sekula ez bainaiz izan hasitako gauza bat amaitzeko, ez eta bildumarik gutiziatuena ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.

Azken finean beti eramaten baitzioten perla gutiziatua begien aurretik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desiratu eta gutiziatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus