Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutizia (ETCn 2.396 agerraldi; orobat kutixi ETCn 76 agerraldi, kutixia g.er. eta kutizia g.er.) 1 iz nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa.

Ez zuen nahi nehor topatu; ez zuen mintzatzeko gutiziarik. Kolpez, haren ikustera joateko gutiziak hartu ninduen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

Gauez, Haiat Al-Nufus printzesarekin berriketan ari zela, olibak jateko gutizia egin zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 149. orr.

Patuaren gutizia bitxiren bati esker.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Bizi deno gizonak badu libertatearen gutizia, bizitzeko gosea bezain azkar.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 105. orr.

Ekialde Hurbilean, azkenik, balizko petrolio-baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Pobretasun santuak garaitzen ditu gutizia eta diru-gosea eta mundu honetako ardurak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Prometheoren gutiziak zorigaiztoa bere baitan dauka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 63. orr.

Gutizia aseezinak eta beldurrak bultzaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.

Juliaren nagusiaren semea zen Oscar, gutizia guztiak asetzera ohitua zegoen gaztea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 106. orr.

Manex Goihenetxe zenak bukaturik gabe utzitako Euskal Herriko historiaren bosgarren liburuak gutizia berezia piztu du.  Berria - Harian   2005-03-29

Urduri, zain zegoen, irrikan, Memok bere gutizia noiz adieraziko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.

Koipezko salboina erabiltzea, berriz, gutizia huts zen niretzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Gutizia nuen, baina saiheski ogi-arrautzeztatuak pisuegiak dira arratsean jateko...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Gutizia baduk, luze solastuko gaituk horretaz, baina hurrengo batean, inporta ez bazaik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Betidaniko gutizia izan zuen oiloak edukitzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 169. orr.

Auto berria saldu eta auto berri-berriaren jabe egiten zena eraman behar zen auto berri-berri-berria erosteko gutizia edukitzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

2 (sexuarekikoa)

Zein eskubideren izenean salbuetsi duzue emakumea gizonen gutizien zerbitzari itsu izatetik, naturak hala eskatzen badio?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 241. orr.

Ohean gizonezkoen gutiziak asetzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 37. orr.

Laztan iheskorrak esku eta masailean, gutiziak irristatzen dituzten berbak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 91. orr.

Nire bezeroek hagitz gutizia bitxiak zituztela, naturaren erabat kontrako ideiak alegia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 29. orr.

Mutil hura agure bizarzuriaren plazererako zela, haren gutizia bat baino ez.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

3 gauza gutiziatua.

Lupe biluzten ikusten zenuen, Lupe zure gainean dantzari, zeure azpian preso, lau hankan jarritako zakur, zu haren ahoan, zeu haren gutiziak zurrupatzen...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.

Bizitza osoko aurrezkiak -hogeita hemezortzi dolar- xahutu zituzten gutiziak jaten eta beren burua apaintzen xingola eta oihalekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 322. orr.

Remelluri edan eta sukaldeko kutixia haiek guztiak jaten genituen bitartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gero gutizia-denda batean freskagarri txiki bat hartu, eta ondoren kalea gurutzatu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

Ez zuen armadan sartzeko gutizia izpirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.

· Ez dago arrazoirik ohe-gutizi bat mahai-gutizi bat baino bitxiagotzat jotzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.

Lehenik aberastasun-gutiziaz tentatu behar dituztela.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

5 gutiziazko izlag

Prestatu genien merienda goxoa, gutiziazkoa, guraritsua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goiti egiteko gutizia (3); gutizia arkitektonikoa (3); gutizia izan (3); gutizia politikoa (3); gutizia sartu (3); gutizia zuen (3); nahia eta gutizia (4); nire gutizia (5); sartzeko gutizia (3)

gutiziaren betetzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus