Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurasokeria iz goikoak edo nagusiak behekoenganako agertzen duen babeskeria jarrera. ik paternalismo.

Errukiz, gurasokeria nabarmenez begiratzen diegu gu ez bezalako izan edo gugandik urruti daudenei.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.

Ondotxo dakit zenbateraino petralak izan litezkeen gurasoak, eta beti saiatu naiz gurasokeria saihesten. Gurasokeriazko baietza.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.

Fabrika zaharra: Agnellitarren gurasokeriak eta langileen izerdiak koipeztutako makinak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Zer ikasten nuen eta antzeko gurasokeriak galdetu zizkidaten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

Orain, gurasokerian topatu nahi dugu indarra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus