Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gudualdi iz gerra batean, bi gudarosteren arteko gudu edo borroka. ik gudaldi.

Frankoen kontrako gudualdi haietarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Antiokoren bigarren gudualdia Egipton.  Elizen arteko biblia   2 M 5,1 tit

Tolstoiren arabera, ez da inolako bat etortzerik gertakarien eta gizakien nahiaren artean; kasurako, Errusiako gudualdian borrokek hartzen zuten bidearen eta Napoleon eta Kutuzov buruzagien ahaleginen artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.

Gure aitzinekoek, bereziki ingelesen gerratean, gudualdi ospetsu eta egun sinalatu guzietan, gehienbat oinez aritzen ziren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

· [Bakea] bi gudu aldien arteko trikimailu aldia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus