Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobe duzu guardasola hartu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.
Gristasunaren erdian guardasola ireki nahian. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.
Euritik babesteko guardasolarekin kotxeraino nola lagundu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 107. orr.
Euriteetan, serio-serio paseatzen ziren, zirtzila zerion guardasol ikaragarri handi baten azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.
Grisez jantzitako zerbitzari batek eutsi zion guardasola. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 86. orr.
Horregatik zaindari izendatu zuten aterki saltzaile eta guardasol konpontzaile txorroskillero haiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.
Eguraldi ederra egiten dauenean guardasola eskainten deutsue eta eguraldi txarragaz, ostera, kendu. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.
Hostoak guardasol modura irekitzen zituen palmondoa. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 57. orr.
Kale janzkeran, emakume asko eta asko, hamaika koloretako guardasolak eskutan zeramatzatelarik; eta hondar gogor eta bustiko alderdian plaia nabartuz, alfer itxuran denak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 318. orr.
Ostean, non dira gure egungo baporeen lurrunak, non gure telebistako sukaldarien sugarrak, non gure guardasolen eguzkiak? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 101. orr.