Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gris (ETCn 8.037 agerraldi) 1 izond beltzaren eta zuriaren arteko kolorekoa.

Aspaldiko tristezia bat sumatu nuen Albertoren begi grisetan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 130. orr.

Dudan egon ziren haren begi grisak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 86. orr.

Soineko gris botoiduna.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Neguko argi ahula, errautsez zipriztinduriko argi grisa, txori grisak bezain argi grisa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Dirdira grisei begira nago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 254. orr.

Haren ile-xerlo gris izurtuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Antxeta zikin-grisak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Ibaiaren ur gris zikinaren zirimolak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 201. orr.

Pony gris tantotu gizen bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Paper pintatuaren gris lausoaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Betiko gris arbelkara du gaur ere zeruak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Eta urdina, berriz, gris argiaren itxura hitsa hartzeraino zen marguldua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.

Zurezko etxe gris ilun baten aurrean gelditu zen kalesa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.

Gris monokromoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Marra gris eta arrosekiko tapaki batean. Zeru griseko egunetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

Langaren atzetik beroki griseko SS bat etorri zitzaigun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Urteek higaturiko harri grisezko eraikina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Grisen eskalan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Gauza guztiak grisaren gamako koloreetakoak baitziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

[Hodeiak] zeru ertzean pilatzen zirenean, itsasoan behintzat, grisera jotzen bazuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Oso dotore jantzita zegoen, grisez goitik behera, zetazko alkandora eta gorbatarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

2 (predikatu gisa)

Aurpegi guztiak grisak eta hitsak ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 84. orr.

Erdiraino iluna izaten da, grisa, edo urdina, edo orlegia.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 31. orr.

Emakumeen begitarteak zimurtuak eta grisak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Izan ere, grisak baititut hortzak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 356. orr.

Zeruak gris zirauen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 351. orr.

3 irud gailentzen ez dena, inondik ere interesgarria ez dena.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, [...] administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Pertsona grisaren traza hartu dio Robertok, batetik bestera alde handirik ez dagoen exekutiboetako bat.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 121. orr.

Behe-mailetako zerrenda amaigabeak osatzen dituzten jokalari gris anonimo haietako bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 46. orr.

Bai, esan ezak atentatuek hire errutina grisetik ateratzen hautela.     «Bizia lo», 2003 - 121. orr.

· Errealitatea kaxkartuz joan zen, funtzionariotzaren grisak tindatu zituen ezari-ezarian bazterrak.     «Kuskue tanden», 2004 - 65. orr.

Aurrera, inertziaren gris hutsez egin zuelako sentipenak eraso zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 61. orr.

4 (kolore-rekin)

Kolore gris eta nabarrez nahasiriko argitasun motela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

Kaperetan kolore grisa zen nagusi, hautsez beteriko leiho batzuen argia gorabehera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Ikusten dudala halako herri isil batean, euri egun bateko kolore grisetan, emakume elbarri bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 88. orr.

Uhin-luzera guztiak neurri berean zurgatzen dituzten gainazalak kolore griseko agertzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Zeruak kolore gris hauskara hartu zuela iruditu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.

Kolore gris leun-leunekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Kolore griseko etxebizitza handiek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.

Burdinaren kolore grisekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Ur hegazti kolore brontze-grisekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Gris-perla koloreko azal berbera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

Jantzien gris-gorri koloreek adierazten zuten Irlandako klan printzipalenetako bateko kidea zela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Gris koloreko eraso bortitz bikoitza.  Berria - Kultura   2004-03-10

Gris kolore ia metalikoduna.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Gris kolorekoa da, eta oso txikia iruditu zait.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

5 (erkaketekan)

Begiak itsasoa bezain grisak zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Itsasoa bezain grisak ziren begi haien begirada gogorra eta gupidagabea zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 140. orr.

[Mendiak] mamuak bezain gris eta ilun.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 260. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, izenondo bat osatzen)

Gizon gazte ile-gris bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.

Barrura sartutakoan, askotariko zakurrak ikusi zituzten [...]: arre-gorrixkak, beltzak izpil zurixkekin, zuriak orban gaztainkara argiekin, zuriak orban gorri-beltzekin, zuriak orban arre-gorrixkekin, belarri-beltzak, belarri-grisak...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Ile-grisa eta aurpegi-grisa zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 89. orr.

• 7 iz kolore grisa.

Grisa ere bazuen nahastuta bere gorputz eta hanka beltzetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 232. orr.

Goizean goizeko grisean, basoko eguerdiko itzal korapilatuetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.

Kamareroari azken aldiz begiratu gabe, abiatu zara kaleko grisera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 69. orr.

Eta loreen zurbilak eta hostoen grisak bat hartu zuten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 63. orr.

Han egon banintz bezala imajina ditzaket, hotzaren eta grisaren aurka aliaturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

Argitasuna irudikatzen duten irudiak dira horiek, eta gris-eskala zabal bat erabiltzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Kolore-eskala (beltza -gris mailak- zuria).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

8 diktadura garaiko Espainiako Policía Armadako kidea.

Polizia bat daukat zaintzaile, grisa, leihoaren ostean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.

Zerbait esan die grisei, eta atea ireki didate.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 39. orr.

Korridorean dagoen grisari manta bat eskatu baitio.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 51. orr.

Itxialdia, gose-greba, ke-poteak eta grisen karga...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

9 beltz-gris

Beren soingaineko marra-txiki beltz-grisezkoez estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Tonu beltz grisen gainean.  Berria - Kultura   2004-03-26

10 berde-gris

Agure handi berde-gris hori, besaulkian zegoena, buruzagi bat zen. bere begi berde-grisak etsipenez dirdai egiten zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

Horma berde-grisean gaizki eskegita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.

Dibisio nazien suge berde-grisa Milango eta Turingo kaleetan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Felpa berde-grisezko kanape batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 105. orr.

11 gaztain-gris

Ilea ez du erabat beltza, areago da errauts-kolore, grisa, edo gaztain-grisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

12 gris-beltz (corpusean grisbeltz soilik)

Barruko ilunpe grisbeltzetik, leihoko argitasunaren kontra  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

13 gris-berde

Uniformea gris-berdea zuan, Wehrmacht.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.

14 gris-berdexka

Haien forma gris berdexkak trinkotzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

[Begiak] ez dira ilunak, nik beti halakoxeak zirela uste izan arren, pasaportean hala jartzen duelako noski, baizik eta gris-berdeskak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Estadioak zirriborro gris-berdexka ematen baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.

15 gris-gris

Morroi jator bat, gris-gris eta arrunt-arrunta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

16 gris-horixka

Batzuek eta besteek aurpegi gris-horixka berdintsua daukate.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.

17 gris marengo oso gris iluna.

Trajearen gris marengoa bat zetorkion ezpain gaineko bibote bikainarekin. soinean zeraman traje gris marengo hura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

18 gris-more

Kono gris-moreak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

19 gris-perla izond

Mary Ann, berriz, soineko gris perla batekin. Udako jantzi gris perla zeraman, udako zilar distiran bildua iduri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Soingaineko argiegia soinean, kopalet gris perla buruan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

· Gris-perla koloreko azal berbera, marrazki berbera, izenburu eta egile berbera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

20 gris-urdin

Ñabardura gris-urdin amaigabeen tirabira lausoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Laboratorioko ate gris urdina.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 150. orr.

Uniforme gris-urdinez jantzirik, hiruzpalau guarda ari ziren elkarrekin alaiki mintzatzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 160. orr.

21 gris-zuri

Gris-zuri marrazten ziren mendien gainean, zerua zohardi zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

Gazteluaren masa gris-zurixka izan genuen bertatik bertara.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

22 more-gris

Haren ezpain more-grisak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

23 zuri-gris

Siberiar huski txakur zuri-gris horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Non bi behor ikusi baitzituzten, bata zuri-grisa eta bestea gaztainkara argia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

Denak dauka errautsaren tonu zuri-grisa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi gris (4); aurpegi gris (3); auto gris (3); begi gris (15); bere begi gris (4); beroki gris (4); bezain gris (6); bibote gris (3); bola gris (3); dena gris (3); eguraldi gris (3); eraikin gris (3); eta gris (14); eta jaka gris (3); etxe gris (7); gizon gris (3); goiz gris (4); gris argi (3); gris argi bat (3); gris argia (5); gris bat (46); gris batean (8); gris batek (4); gris baten (13); gris baten gainean (3); gris batez (4); gris eta (60); gris hartan (3); gris honetan (3); gris hori (3); gris hura (7); gris ilun (7); gris iluna (8); gris ilunak (3); gris koloreko (3); gris kolorekoa (3); gris lodia (3); gris perla (6); gris zikin (4); hodei gris (4); ile gris (10); jaka gris (4); jantzi gris (4); jertse gris (3); juan gris (4); kolore gris (9); laino gris (5); mantal gris (4); mantal gris bat (3); perla gris (4); soineko gris (5); traje gris (9); zahar gris (3); zeru gris (4); zodiac gris (4)

argi grisa (4); aurpegi grisa (3); balea grisa (3); dena grisa (3); ere grisa (3); eta grisa (22); eta grisa zuen (3); gai grisa (3); grisa agertu (3); grisa baino (4); grisa da (5); grisa ere (3); grisa eta (24); grisa eta beltza (3); grisa ikusi (3); grisa izan (11); grisa izan zen (7); grisa soinean (4); grisa zen (16); grisa zuen (7); jaka grisa (4); jertse grisa (3); kapa grisa (5); kolore grisa (6); nahiko grisa (3); partida grisa (4); pintura grisa (3); sira grisa (3); soineko grisa (3)

argi grisa (4); aurpegi grisa (3); balea grisa (3); begi grisak (18); begi grisak eta (4); begi grisak zituen (3); begiak grisak (5); dena grisa (3); edo grisak (3); ere grisa (3); eta galtza grisak (3); eta grisa (22); eta grisa zuen (3); eta grisak (11); eta grisaren (4); gai grisa (3); galtza grisak (8); grisa agertu (3); grisa baino (4); grisa da (5); grisa ere (3); grisa eta (24); grisa eta beltza (3); grisa ikusi (3); grisa izan (11); grisa izan zen (7); grisa soinean (4); grisa zen (16); grisa zuen (7); grisak dira (5); grisak ere (3); grisak eta (17); grisak ziren (5); grisak zituen (8); grisaren artean (3); grisaren azpian (6); grisaren gainean (4); ile grisak (3); irudi grisak (3); jaka grisa (4); jertse grisa (3); kapa grisa (5); kolore grisa (6); nahiko grisa (3); otso grisak (3); partida grisa (4); pintura grisa (3); sira grisa (3); soineko grisa (3); zeru grisaren (10); zeru grisaren azpian (3)

argi grisean (3); begi grisek (4); begi grisetan (5); bizar griseko (4); griseko gizon (4); grisen eskalan (3); grisez eta (3); grisez jantzitako (6); harri grisezko (4); kolore griseko (6); traje grisez (5); traje grisez jantzitako (3); zeru grisean (3); zoru grisean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus