Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grinatsu (ETCn 603 agerraldi) 1 izond grinaz betea. ik grinati.

Tabernan zeuden bezeroak, marinel jendea gehien bat, gizaki zaildu eta grinatsuak denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.

Ilusio grinatsu bati estu lotua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.

Inork ez zakian berak bezala oihal fin bat edo animalia bat laztantzen, haren modu grinatsu hartaz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 192. orr.

Maiteminduen izerdiari ekinaldi grinatsuetan darion lurrina bezain hordigarria.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

Hazi hori orain isurtzen bada, zure abere-sen grinatsuak moteldu egingo dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Ez hitzak, ez predikuak, eta ezta egiarik gorenenak ere ez dira aski agerian dauden gauzek sortzen duten erakarmen grinatsuari luzaz eusteko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

• 2 izond ipar kezkaz betea.

Orai ezagutzen ditugun egun griñatsuak argituko dira ontasun horiek gure gain hartzen balin baditugu, denak bertzetarik igurikatu gabe.  Herria   2004-04-15

· Berri horrek bazterrak harrotu ditu, langileria oso griñatsu utziz, langileak trahiturik senditzen direla-eta.  Herria   2005-11-24

EDF hortako langileak kexu dira, geroari buruz griñatsu.  Herria   2004-06-17

Bazterrak griñatsu, ez jakin azkenean laborantza norat ari den xuxen, nork ihardokiko duen eta nola...  Herria   2005-03-03

3 (adizlagun gisa) grinaz beterik. ik grinatsuki.

Zerbaiten atzetik oso grinatsu dabiltzan gizonei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 63. orr.

Kordokan elkar besarkatu zuten, euren ahoak grinatsu uztartuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.

Beraz, ikus dezadan hain grinatsu desiratzen dudan jainkosa-ipurdi zoragarri hau!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Gauez su handiak egiten dituzte piztia urrunarazteko; eta grinatsu maite dituzte dantza eta musika-tresnak     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta grinatsu (9); eta grinatsuago (4); gero eta grinatsuago (3); grinatsu eta (6); grinatsua eta (3); izaera grinatsua (3)

atsu daude (3); griñ

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus