Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laurehun granadak egin zuten eztanda bost egun eta gauez monastegiaren harresi gora eta gotorren kontra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 165. orr.
Gure boluntario bat harrapatu du granada batek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 279. orr.
Pareta batzuk granadek txikituak zeuden. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Taliban batek gorputzean zeraman granada bat leherrarazi zuenean zauritu ziren hamar biktima hauek. Berria - Mundua 2004-09-01
Nola jaurti zizkieten granadak jeepa erabat txikitu eta kiskali zuten arte. «Bizia lo», 2003 - 69. orr.
4-5 granada (2 fosforozko, 2-3 su-emaile). Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.
Nork bere harri -granada- mordoxka ondoan zuela. «Bizia lo», 2003 - 69. orr.
Granada-jaurtigailu bat eskuan zuela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 128. orr.
Botila tiki huts bat atxiki nuen, brau!, eta aldi berean neure orpoetan biratu granada-jaurtitzaile baten plantan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.
· Bere ontzia hortxe atondu duela, uhin biko irratiaz, berrogeita hamarreko metrailadore biz, esku-granadez eta bonba galant batekin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.
Mortero-granada batek inguruan eztanda egin ostean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.
Granada aleak azukrearekin prestatuak zituen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.
Laster granada platerkada batekin etorri zitzaien. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.
Zuk prestatu al zenituen granadak? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 55. orr.
Masailak anemonak bezalakoak, aurpegia sagarraren antzekoa, ezpainak ardoaren modukoak, bularraldea granaden parekoa. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 116. orr.
Xehetasunik adierazgarriena zen, emakumearen edertasun malenkoniatsuaz aparte, granadari azal zati bat falta zitzaiola. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Orain noizean behin haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
edo granada (3); esku granada (3); eta granada (9); eta granada bat (3); eta granadak (7); eta granadaz (5); granada bat (17); granada bat jaurti (3); granada bat leherrarazi (3); granada batek (12); granada baten (3); granada eta (10); granada fruitu (5); granada jaurtigailuak (5); granada jaurtigailuak eta (3); granadak bota (6); granadak bota eta (4); granadak eta (7); granadak jaurti (5); granadaz eraso (4); zuen granada (3)