Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grafiko 1 izond lerroen edo irudien bidez irudikatzen dena.

Hitzen irudi grafikoa gauza iraunkor eta sendotzat daukagu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.

Elementu grafiko soilak, irudi "abstraktuetan" batez ere berebiziko garrantzia dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Hots bakun bakoitza ikur grafiko bakar batez dago irudikatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.

Material grafikoa (argazkiak, koadroak, estatistikak, diagramak, etab).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Diseinu grafikoko espezialista batek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Pinturaren eta diseinu grafikoaren arteko «elkarrizketa».  Berria - Kultura   2004-04-06

Gipuzkoako arte grafikoetako langileak.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Arkitektura, arte grafiko eta musika laborategiak.  Berria - Kultura   2004-03-03

Aldanondok «adibide grafikotzat» hartu du hori espetxearen egoera deskribatzeko.  Berria - Harian   2005-11-12

Sistema eragile libre osoak dauzkagu, baita interfaze grafiko libreak ere.  Berria - Gaiak   2004-04-30

2 kazetari eta kidekoez mintzatuz. argazkiekin-eta lan egiten duena; irudiez osatua.

Lehenengo ilaretan hautagaiak, alderdietako kideak eta kazetari grafikoak zeuden.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Egunero banda marraztu bat argitaratzen zuen umoregile grafiko batek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

Rame diseinatzaile grafikoa da, Ramalakoa.  Berria - Mundua   2004-11-11

Alfonso erreportaia grafikoen loraldiaren garaian bizi izan zen.  Berria - Kultura   2004-08-01

Edozein liburutegitan ikusten dira helduentzako eleberri grafikoak, ingelesez comic book deitzen direnak.  Berria - Kultura   2004-11-17

• 3 iz irudikapen grafikoa.

Grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Datuak, grafikoak eta erreferentziak aurkeztean zehatza izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 335. orr.

Grafiko funtzionalak -ez soilik apaingarriak-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Garuneko ikusmen-aldeetako jarduera erakusten duten grafikoek erakutsiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus