Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grabitazio iz gorputzen eta bereziki argizagien arteko elkar erakarmen unibertsala.

Bertikaltasuna, batez ere, gure esperientziak, grabitazioaren bidez, bertatik ematen digun datu bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Grabitazioaren aldaketen neurketak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 285. orr.

Newton, grabitazioaren sekretua bereganatu zuenean [...].  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.

Newton-en grabitazio unibertsalaren printzipioaren sendotasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 68. orr.

Gertaera hori [...] izarrei hobeto zegokien erregulartasun batez errepikatzen zen, grabitaziozko gertaera bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.

Azelerazio eta grabitazioaren artean nolabaiteko erlaziorik bazela egiaztatu zuen fisikari alemaniarrak.  Berria - Gaiak   2004-04-21

2 (hitz elkartuetan) ik grabitazional.

Ontzia Lur planetaren eta Marteren grabitazio-eremuez baliatuko da kometara iristeko behar adina indar hartzeko.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Grabitazio-asuntu bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus