Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grabitate 1 iz lurrak gorputzetan eragiten duen erakar-indarra.

Grabitatearen legeen aurkako erronka.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Grabitatearen indarraren kontra odola birika-erpinera -hamabost zentimetro inguruko distantzia bertikala- eramateko. ik beherago 3.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Bihotzaren ponpaketaren eta grabitatearen eraginaren konbinazioari esker iristen da odola oinetara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Giza gorputzaren grabitate espezifikoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.

Bertikala [...] grabitatearen eta zutiko egoeraren noranzkoa da. Gauzak bertikalean erortzen ikusten ditugu, alde batetik, eta grabitatea geure gorputzetik igarotzen ere sentitzen dugu, gainera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Gorputzen grabitatea ez dela pisu-kopuruaren araberakoa izaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.

Zenbateko indarra behar den bala erraldoi barne-huts bat Lurraren grabitatetik ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Elektromagnetismoaren eta grabitatearen arteko harreman matematikoa aurkitu nahian.  Berria - Harian   2005-02-11

Grabitaterik gabeko ingurunera.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Zero grabitatea, zero dentsitatea.  Berria - Kultura   2004-05-09

· Horiek Neptunoren grabitatearen eraginez harrapatutako asteroideak izan daitezke.  Berria - Gaiak   2004-08-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik grabitatorio.

Grabitate legeetatik askatu beharra dago.  Berria - Kultura   2004-04-29

Egunerokotasun astunaren grabitate esparrutik kanpo.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 234. orr.

Grabitate-uhinak antzemateko gai den ontzia eraikiko du ESAk.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Uhin elektromagnetikoak ez bezala, grabitate-uhinak oso ahulak dira.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Tristura, ostera, oso astuna da, grabitate legearen konplizea da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Grabitate-azelarazioaren ahalik eta zehatzen kalkulatzea eta hura numero zehatz batez emaitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.

Grabitate ezaren moduko zerbait sentituko zuen buruan Martak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Espaziontzietan grabitate faltagatik edalontzietatik ihes egindako isurkariek bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

3 grabitate indar

Leku horietan sateliteak ia ez dira mugitzen, Lurraren eta Eguzkiaren grabitate indarrak leku berean mantentzen dituelako.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Eredu Estandarra grabitate indarrarekin bateratzea zen Albert Einsteinek bete gabe utzi zuen ametsa.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Grabitate indarra garaituz gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Baina politikoki baturiko azpi-kontinente baten grabitate-indarra azkenean aski indartsua gertatu zen britainiar Indiako gobernu zentralaren egoitza Kalkutatik Delhira eramateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Grabitate-indarraren antzekoa da gure ongizateari tiraka ari dena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

4 grabitate zentro

Gorputzaren grabitate zentroa ezari-ezarian desplazatzen da higidura emearekin batera.     «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Zentro geometrikoa, ikusmenezko "grabitate-zentroa", konposizioaren bigarren mailako zentroak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Seigarren menderako Irlanda argi eta garbi kristautasunaren grabitate-zentroa zen Mendebaldean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Mundu-ekonomia kapitalistaren grabitate-zentroa lekuz aldatuz joan da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Europako grabitate-zentroaren lekualdatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta grabitatearen (5); grabitate espezifikoa (5); grabitate indarra (8); grabitate indarraren (5); grabitate uhinak (5); grabitate zentroa (18); grabitaterik gabeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus