Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grabazio (349 agerraldi, 25 liburu eta 193 artikulutan; ETCn 5.670 agerraldi ) 1 iz grabatzea; grabatu dena. ik grabaketa.

Lanean hasi beharko zuela, grabazioak transkribatzen, besteak beste.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 67. orr.

Ken ezazu hori grabaziotik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.

Grabazioa gordeta daukat, oraindik ere, Sony zinta gorri-beltz zahar horietako batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 109. orr.

Etxean dudan grabazioaren kopia bat egin diat gero Mikeli emateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 124. orr.

Gerra aurrean, baziren Etxezakortari eta Manuel Gelatxori arbelezko diskoetan Regal etxeak gramolarako eginiko grabazioak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 64. orr.

Oillagorra elkartean egindako arkume jan batekin ordaindu zitzaien magnetofoian egindako grabazio hura.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 64. orr.

Irratiko kontroletik deitzen zidan grabaziotarako beti pronto zegoen nire lagunak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 100. orr.

Euskal hiztunei azken berrogei urteotan egin zaizkien grabazioak digitalizatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-05-15

Ben Websterren grabazio zahar bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Egitaraua, kantuaren letra, grabazioaren irudiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

Eguerdian, esnatu naizenean, irratia entzuten ari nintzela grabazio bat jarri dute.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 31. orr.

Grabazio piratak kontatu gabe, noski.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bai hotza eta zentzu gutxikoa egiten zitzaidala grabazio lan hori.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 111. orr.

Punta-puntako grabazio-estudioa; sekulako kontsola, palanka eta argitxo pila batekin; magnetofono sorta bat; proiektagailu bat; oihalez estaliak hormak; zoruaren gainean, moketa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

· Bazuela garai haietako emanaldi baten bideo-grabazio zahar bat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus