Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gose 1 iz jateko beharra edo nahia.

Ostatu batean sartu naiz, egarri eta gose gorrian bainaiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 206. orr.

Gerra ondoren gosea handia izan zen bazter guztietan, eta Irinbeltzagan ere bai, noski.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

Bularrak taupadak jotzen zizkidan, eta sekulako gosea nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 362. orr.

Lehen baino ere gose gehiagorekin jaikitzen ziren mahaitik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 61. orr.

Lo gutxi egiten badugu, leptina gutxiago jariatuko dugu eta ondorioz, gose gehiago izango dugu.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Indioek, beharbada gosea kentzeko, betel mastekatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 33. orr.

Agian gizon hark gosea arintzen lagunduko zidan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

Hartu etxekoen gosea asetzeko behar duzuen garia eta joan zeuon etxera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.

Herrietan harrapatzen zuten guztiarekin berdintzen zuten gosea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 41. orr.

Baina orain gosea nagusitu zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.

Goseak behartzen nau hau egitera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

Negu honetan gosea jasanen dugu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 207. orr.

Gosea pizten ari zitzaiola sentitzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Goseak eta miseriak eraginik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

Brasilen 45 miliun biztanle goseak jotzen baititu.  Herria   2004-07-22

Goseak jotako jendeak, enplegatu apalek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Bi-biak gerra ostean gosea pasatakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Berari limosnaz emandako janari pixka batekin marinelak luzaroan libratu zituela gosetik eta heriotza-arriskutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 786. orr.

Ez zuen goserik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 174. orr.

ik goserik.

Ez goseak ez inolako atsekabek ez zituela aldenduko hitzemandako pobretasun santutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

Goseak gorputza higatzen du, baina kuraia ere, bai eta arima, itsusterainokoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Ramo-k, nekearen, gosearen eta hotzaren eraginez, ez zuen behar bezala arrazoitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.

Gosearen zimikoak sabelean kosk egiten zionean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.

Gosearen aldean txarra da egarria.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 21. orr.

Ez da gosea bezalakorik gogoaren akulatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Gosearen Aurkako Ekintza gobernuz kanpoko erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-10-17

2 irud/hed

Zaldiak gose bakarra dizu, gizakiak ordea gose klase asegaitz asko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.

Baina eskolaren eragin mugatzailea urruntzen zenean, sentsazio gogorren gose izaten hasten nintzen berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.

Boterearen gosea dela Historiaren higiarazlea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 187. orr.

Diruketa horrek Txinako mafia erakundeen gosea piztu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Janari espiritualaren gose asegabeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Oroimena da urrun dabilenaren gosea zertxobait ase dezakeen jaki bakarra.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 138. orr.

Literatura ere gose bat dela iruditzen zait, baina beste eskaera batzuk dituen gosea; bizitzaren arrunkerietatik urrun dabilenaren gosea da literatura.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Zein gose ase nahi ote du eta zein egarri hautsi apaiztu nahi duen gazte batek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 158. orr.

3 (izenondoekin)

Gose handia jasaten ari ziren eta jadanik jende asko goseak hila zen.  Elizen arteko biblia   1 M 13,49

Inon ez bezalako helburua neukan bertan, neure gose nagusia asetzeaz gain, sinbolikoki, beste hamaika gose txikiago baina egiazko ere aseko bainituen aldi berean Burtsaren leherketarekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 166. orr.

Hango jendearen gose beltza asetzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 57. orr.

Pixka bat jan dut, ez gosez, baizik eta gose gorria aitzintzekotan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Ni neroni, gose sabelekoagatik baino gehiago arimakoagatik bada ere, belekumeak jana nago.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

Gailena izateaz gainera, matematikan aritzeko gose asezina du.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Liburuz ase-ase, tenturik gabeko gose zorrotzez segitzen nuen, hala ere, liburuak irensten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

· Alta, betidanik kurios eta gose errabiatua izan da gizona mundu honetatik joan direnekin lotura baten sortzeko eta atxikitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 84. orr.

Leher eginak, gose hamikatuak, hor jakin ginuen menia izenpetu zutela Frantziak eta Alemaniak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gose sentipen gogaikarria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 123. orr.

Haien ondoren, ordea, zazpi gose-urte etorriko dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.

Zoritxar-egunetan ez dute porrot egingo, gose-egunetan asebeteak izango dira.  Elizen arteko biblia   Sal 37,19

Absolutuaren gose-egarria, gizadi berri baten amets utziezina...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 939. orr.

Konformidadezko hiritar bertangoxo eta bakezkoa, galdu-usterik eta deusen gose-egarririk gabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrera gosea bidaliko dut; ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria, Jaunaren hitza entzuteko gose-egarria baizik.  Elizen arteko biblia   Am 8,11

Orain izango nuen nire liburu-gosea berdintzeko aukera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

Arerio hori diru-gosea zen, aberastasunak irabazi eta gordetzeko gehiegizko grina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 925. orr.

Ez gura, ez gale, ez egarri eta ez gose den diru- gosea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

Gorde sasijainko-zalekeria den diru-gosetik, diru-gosea ez baita diruz aseko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Dirua ez ezik, irabazi-gosea ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Eta ezin izan zuen bere jakin-gosea ezkutatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

Potzolo jakin-goseago ageri zen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

Bakartasuna, larru-gosea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Ene mendeku gosea ase zezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza.  Elizen arteko biblia   Sal 55,22

Jendearen izua eta ezintasuna mendeku-gose bilakatu zen Junkerrek Burgos aldera hartu zutenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

Zorion gose hori Jaungoikoak bakarrik ase diezaioke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 364. orr.

Erruki gose asezin honek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.

Pippin eta Merryren albiste-gose asegaitza apaltzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 184. orr.

Eta ulertu-behar eta jakin-behar horrek, fede-gose horrek hitzen maitemin gordina zapuzten du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Zibilizazio Helenikoak, horrelako krisalida erlijiosorik ez zuenez, gero eta erlijio-gose handiagoa zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 454. orr.

· Lehenbiziko koilarakadak ahoratu orduko, zakur-gose batek hartu ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 131. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bekaiztia, zikoitza, diru-gosea, maltzurra.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 41. orr.

Berez, betidanik izan zen diru-gose samarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Gizon-emakume odol-gose haiek guztiak maradikatu nituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 436. orr.

Requessens y Zuñiga gizon malapartatu eta odol-gose hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Jende anker odol-goseen bizitoki.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Frantziako XVIII. mendeko moja haragi-gose haiei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

Bidea moztuko zieagu puta gizon-gose horiei.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 78. orr.

Gaixoaren oihuek katu baten marmar fereka-goseen antza hartu zuten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

• 7 izond gose dena.

Zuk ez dautazu debekatuko jende gose horri jatera emaitea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

Lehoi goseen erpe eta atzaparretarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Zakur gosea ibiltari.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Zakur goseak okela amets.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Zerri goseak ezkurra amets.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 196. orr.

Herri goseak gezurra amets.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 196. orr.

Otso gose sabel-uzkur bat bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Euli gose batek baino txaplata inkakorrago bati ekin dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

Begi goseak ziren, justizia amets; begi minduak ziren [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Bere burua ispiluek biderkatua, argiek agerkatua eta begi goseek biluztua ikusi zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.

8 (adizlagun gisa)

Gainera, gose eta egarri, hotzak eta jantzirik gabe, atsekabe eta larrialdi asko jasaten zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 474. orr.

Gose bezain egarri, edo alderantziz, laster ohartzen naiz, eskuin, Bar León idazkiari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

Harro zegoen Fructuoso ekintza hartaz, eta antzeko ekintzen gose agertzen zen beti.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

9 goseak (egon, iritsi, hil...) goserik (egon, iritsi, hil…)

Goseak daude janaria bukatutakoan, baina hotza nolabait aienatu zaie, zaldi-estalkien azpian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

Ez nengoen jada ikaratua; haserre eta goseak nengoen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Hotzak eta goseak geunden, Piamonteko partisanorik desarmatuenak ginen, eta ziur aski prestatugabeenak ere bai.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Negu gorrian goseak hil ez zitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Goseak hiltzen nago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Goseak amorratzen zegoela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 80. orr.

Agureak goseak akabatzen, neska gazteak amodioaren esturak urraturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 372. orr.

Ogiak eta arrainak biderkatu zituela jendea goseak ikusi zuenean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 43. orr.

Ez zitzaion axola goseak ibili beharragatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 127. orr.

Gaur egun Kuban jendea goseak bizi dela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.

Jaten gaizki ematen zion eta maiz goseak oheratzen zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.

Toki bakarti batera iritsi ziren, bideko nekeagatik lehertuta eta goseak. Goseak eta bakarrik sentitu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Eguna argitzean, goseak eta sabela hutsik, bideari ekin zioten berriro.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Horien artean haur asko ikus liteke, ezbehar gorrian, goseak eta erdi larrugorri.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.

· Beti gose-egarriak egoteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

· Parkean ibili, haize ona hartu eta hirugarren egunean Muti gose-goseak zegoen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 135. orr.

10 gosez adlag goserik.

Laster egarriz edo gosez hilko gara.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 65. orr.

Nahiago zuten berehala itotzeko arriskuari aurre egin, haitz hartan poliki-poliki gosez hiltzea baino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Neguan itobeharrean eta gosez akabatzen iristen nintzen sarritan eskolatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

Lazeriaz, nekez, gosez horditurik zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Pixka bat jan dut, ez gosez, baizik eta gose gorria aitzintzekotan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

800 milioi pertsona gosez, Elikaduraren Munduko Egunean.  Berria - Gaiak   2004-10-17

· (osagai batekin) Piztiak harrapakinari bezala so egiten zion mendeku gosez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 431. orr.

Zerbitzaria ez zen harrotzen bere bihotzean, ez zuen bilatzen handiuste gosez inori atsegin ematerik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

Adiskideren bati mesederen bat egiten dion lagun jatorrak ez du dena delako mesede hori ordain-gosez egiten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 145. orr.

Etxeko sukaldean jarri ginen irratia entzun gosez etxetar denok.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Ilustrazioaren ortodoxiak ito egiten zituelako eta, beraz, debekatzen zitzaien askatasun pertsonalaren gosez bizi zirelako?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

11 gosezko izlag

Ehortzi nahi balute bezala bere gosezko hilzorian janari haiek guztiak gainera jausirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Ez da segur harritzeko beraz orain aski baitute nonbait agertzea garaztar eta inguru hurbiletako hogoita sei abeslariek, horien inguruan errespetu eta entzun-gosezko ixiltasun baten ontzeko.  Herria   2002-10-17

12 gose egon

Okaztagarri da gose dagoenari kentzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 170. orr.

Berri gose dago, berri on gose alegia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Gaur, gizon-emakumeen barrenak gose dauden garaian, telebistak osatzen du horiei denbora nola pasa asmatzeko falta zaien imajinazioaren lekua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 322. orr.

13 gose greba

Zuk, zenbat gose greba egin dituzu?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 180. orr.

Gandhi, Indiako independentzia zalea, bere enegarren gose greba egiten ari da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

Lekeitioko presoak otsailaren 2an hasi zuen gose greba.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Gose greba abiatu zuten hiru etorkinek bertan behera utzi zuten baraualdia.  Berria - Mundua   2004-03-20

Anjel Pikabea presoak maiatzaren 18an ekin zion gose grebari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Atzo bete zituzten 24 egun gose greban.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Beñat Sansebastian bidartar presoa ere gose greban jarri da, Lilleko presondegian.  Herria   2005-09-08

Gose greban jarraituko dutela jakinarazi dute sei presoek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

1.500 palestinar gose greban dira, kartzelako baldintzen aurka protestan.  Berria - Mundua   2004-08-18

Joan den asteko astelehenetik gose greba mugagabean daude.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Txilen inoiz egin den gose grebarik luzeena amaitu zuten herenegun iluntzean indultua emateko eskatzen duten preso politikoek. herria¬

Belgikan gose greban zegoen Diego Ugarte euskal presoak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Julen Atxurrak gauerdian utzi behar zuen gose greba.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Gose grebarik luzeenetik irten berria den presoarendako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 179. orr.

Elurrak gose grebara kondenatu dituen hegaztiei. · Gose eta egarri greban hasiko garela gaurko afaritik bertatik...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

14 gose grebalari

Juliani ondo gogoratzen zitzaion nola egoten ziren gose grebalariak lo-zakuetan sartuta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 117. orr.

Gatazkaren konponbidean «izan behar duten partaidetza» aldarrikatu dute gose grebalariek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

IU-EBk eta Eguzkik elkartasuna adierazi diete gose grebalariei.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Gose grebalarien egoerak egunetik egunera egiten du okerrera.  Berria - Harian   2005-08-27

15 gose grebaldi

Albaceteko kartzelako euskal presoek bertan behera utzi dute gose grebaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Behin kartzelara bueltaturikoan preso kataluniarrak gose grebaldiarekin jarraitzea erabaki zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

16 gose izan

Bidaia luzearen ostean gose nintzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 110. orr.

Komunzki, jan ondoan, gose ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Sarri, afaltzean, badakit jatekoa ona izanen dela, hain naiz gose.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

-Ez zarete gose? -galdetu zuen Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.

-Oso gose naiz!  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 57. orr.

Borda batean gose ziren otsoek inguraturik igaro zuten gau izugarria.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Lehen gose zinen horrek garirik onena duzu orain janari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Gose denari zeure ogitik ematen badiozu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.

Uste baino goseago zarete, haatik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 115. orr.

· Badirudi biok ere elkarren gorputzen gose garela, eta gose horrek ez duela amaierarik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 265. orr.

Odol gose ziren denak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 80. orr.

Plazer-gose den arraren ametsa, irrika, hantustea, berekoikeria, bekaitza, mendekua, grina guztiak gordetzen dituk giza arimaren gauean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Ez zen kalapita gose eta gainera, gizona nora ote zihoan jakin minez zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

17 gose (eta) egarri izan

Eskertu egin zuten Irisarriren eskaintza, gose eta egarri baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Dastatu zaitut eta gose-egarri naiz; ukitu nauzu eta zure bakeak sugarretan nauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

Zuzentasunaren gose-egarri direnak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 159. orr.

Gose eta egarri, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

18 gosearen gosez

Tripa zorriak zituen gosearen gosez.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.

Azkenean, gosearen gosez, nagusiak jan egin zituzten [zakurrak].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abiatutako gose (4); atxurrak gose (4); atzo gose (6); atzo gose greban (5); baina gose (5); bat gose (4); batek gose (7); batek gose greba (4); beste gose (5); beste gose greba (5); beti gose (7); bigarren gose (4); bost gose (4); da gose (13); da gose greba (5); daramatzate gose (6); daramatzate gose greban (6); dauden gose (4); den gose (5); dira gose (11); diren gose (4); diru gose (20); ditu gose (5); dituzte gose (8); dituzte gose greban (6); du gose (8); du gose greba (5); duen gose (6); duen gose greba (4); dute gose (12); dute gose greba (4); dute gose greban (5); egindako gose (4); egun daramatzate gose (6); egun gose (6); egun gose greban (6); eguneko gose (16); eguneko gose greba (9); eguneko gose grebaren (5); ere gose (15); ere gose greban (4); eta gose (58); eta gose greba (7); eta gose grebak (4); eta gose greban (6); euskal presoak gose (9); euskal presoek gose (6); ez dira gose (4); ez naiz gose (10); ez nintzen gose (5); garaipen gose (8); gaur gose (4); gaur gose greban (4)

gose bada (5); gose bat (4); gose da (12); gose denak (5); gose denari (12); gose dira (11); gose diren (9); gose direnak (6); gose edo (5); gose egarri (7); gose egarriak (6); gose egarririk (6); gose eta (60); gose eta egarri (39); gose gara (4)

gose greba (313); gose greba abiatu (13); gose greba bat (10); gose greba bertan (8); gose greba egin (20); gose greba egingo (4); gose greba egiteari (5); gose greba egiten (16); gose greba eta (6); gose greba hasi (45); gose greba hasiko (6); gose greba mugagabea (9); gose greba utzi (17); gose greba uzteko (4); gose grebak (28); gose grebalariak (9); gose grebalariei (6); gose grebalariek (8); gose grebalarien (5); gose greban (215); gose greban da (4); gose greban dago (13); gose greban daude (12); gose greban dauden (17); gose greban dira (7); gose greban diren (6); gose greban egon (5); gose greban eta (6); gose greban hasi (8); gose greban hil (4); gose greban jarraituko (4); gose greban jarraitzen (4); gose greban jarri (6); gose greban parte (6); gose grebarekin (8); gose grebaren (34); gose grebaren bidez (4); gose grebaren ondorioz (9); gose grebari (42); gose grebari ekin (22); gose grebarik (5)

gose handia (8); gose handiagoa (6); gose hori (7); gose horrek (4); gose hura (4); gose izan (9); gose izango (4); gose naiz (13); gose nintzen (17); gose urte (6); gose zen (13); gose ziren (13)

hain gose (6); hasi zuen gose (11); hasitako gose (14); hasitako gose greba (7); iparragirrek gose (5); iparragirrek gose eta (5); jakin gose (12); langileek gose (4); langilek gose (5); mendeku gose (8); mugagabeko gose (4); mugagabeko gose greba (4); naiz gose (12); ni gose (4); nintzen gose (6); nuen gose (4); odol gose (6); oso gose (5); palestinarrek gose (4); preso palestinarrek gose (4); presoa gose (4); presoak gose (20); presoak gose greba (7); presoak gose greban (8); presoek gose (15); presoek gose greba (11); utzi zuen gose (4); zazpi gose (6); zen gose (11); zen gose greba (4); zioten gose (4); ziren gose (7); zituen gose (4); zuen gose (29); zuen gose greba (17); zuten gose (13); zuten gose greba (9)

bere gosea (4); boterearen gosea (5); da gosea (7); diru gosea (26); eta gosea (45); eta gosea ere (4); eta goseagatik (4); garaipen gosea (11); gosea ase (4); gosea asetzeko (10); gosea baino (8); gosea da (7); gosea edo (5); gosea ere (22); gosea eta (43); gosea eta egarria (11); gosea eta hotza (4); gosea ez (15); gosea ez da (7); gosea kendu (5); gosea kentzeko (9); gosea kentzen (4); gosea nagusitu (4); gosea piztu (8); gosea zen (4); honetan gosea (4); jakin gosea (6); mendeku gosea (21); pobrezia eta gosea (5); zuen gosea (6)

baina goseak (8); botere goseak (4); diru goseak (24); ditu goseak (4); edo goseak (8); eta diru goseak (4); eta goseak (44); eta goseak hilko (5); goseak akabatuko (4); goseak akabatzen (21); goseak akabatzen nago (7); goseak amorratzen (32); goseak amorratzen nago (4); goseak amorratzen nengoen (6); goseak bultzaturik (4); goseak bultzatuta (5); goseak daude (4); goseak egoten (5); goseak egoten nintzen (4); goseak eraginda (7); goseak eta (51); goseak eta egarriak (8); goseak ez (15); goseak hamikatua (4); goseak hil (20); goseak hila (4); goseak hilik (6); goseak hilko (22); goseak hiltzea (5); goseak hiltzeko (8); goseak hiltzeko zorian (4); goseak hiltzen (39); goseak hiltzen ari (4); goseak hiltzera (6); goseak jota (10); goseak jotako (4); goseak nengoen (4); goseak zegoen (9); goseak zeuden (4); hotzak eta goseak (4); jendea goseak (7); mendeku goseak (7); ni goseak (4); pertsona goseak (4)

batere goserik (5); diru gosearen (6); eta gosearen (9); eta goseari (4); eta goserik (4); ez goserik (6); gosearen aurka (4); gosearen aurkako (8); gosearen eta (4); gosearen gosez (9); gosearen jakin (18); gosearen jakin goseaz (18); gosearen jakin goseaz (18); gosearen kontrako (9); gosearen ondorioz (4); goserik ez (22); goserik gabe (6); jakin gosearen (19); jakin gosearen jakin (18); jakin goseari (4); jakin goseaz (19); mendeku goserik (4); munduko gosearen (4)

diru gosez (9); eta gosez (12); garaipen gosez (5); gosearen gosez (9); gosez akabatzen (4); gosez bizi (4); gosez edo (4); gosez eta (25); gosez eta egarriz (7); gosez eta izurriz (5); gosez hil (16); gosez hil ziren (4); gosez hilko (11); gosez hiltzea (6); gosez hiltzen (42); gosez hiltzen ari (8); gosez hiltzen ziren (4); jakin gosez (8); jendea gosez (5); jendea gosez hiltzen (4); mendeku gosez (13); pilota gosez (4); sexu gosez (4); umeak gosez (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus