Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorteiatu duten eta agian maite izan dituen gizon horiek guztiak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 248. orr.
Zesarren emazte Ponpeia gorteiatzen ziharduen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.
Diotenez, Ixion Junoz maitemindu eta jainkosa gorteiatzen hasi zen. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 43. orr.
-Ez al zara zaharregia inor gorteiatzen hasteko? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.
Torrigiani hori berori "oso jarrera harrokoa" zen, asko harrotzen zelarik "ingeles piztien artean gorteiatzen egindako balentriez". Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.
Ondoan, Maria, gauez Palermoko printzeak gorteatu zuen emakumea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.
Kitzikagarria da, beti, gorteatua izatea: kitzikagarria, gozagarria. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.
Teresa gorteatu eta senarrari emaztea kendu ostean, laster aspertu omen zen Byron, hala dio istorioak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 237. orr.
Cultura, latinez, nekazaritza, laborantza, lantzea (eta landa), haztea da -baita gorteiatzea ere-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Txakurren gorteiatzeko moduak ez du grazia handirik lehen ikustaldian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.