Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahoa ttikia; ezpainak gorriztak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.
Belak triangelu gorrizta bat zirudien. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.
Bigarrena Peugeot gorrizta bat zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Urak kolore gorrizta hartu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Anaren ezpain lodi-gorriztak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.
Eos goiztiriak bere hatz gorriztak erakutsi zituenean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 81. orr.
Oraindik ilun zegoen herri goizalbako argi gorriztak ozta koloreztatuan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 142. orr.
Galtzerdi marroi gorrizta iletsu hura puntuz egiten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 35. orr.
Txaketa marroi gorrizta batekin eta alkandora txuriarekin jantzia zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.
Bekokia zabala zuen, begiak grisak, eta bizar gorrixta ile xuri sarriz hornitua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.
Hegazti xurinabar gorrixta haren ibilera bildurtia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.
Udazken aldera margo gorrixtaz apaintzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 37. orr.
argi gorrizta (3); eosek hatz gorriztak (3); eta gorrizta (4); galtzerdi marroi gorrizta (3); gorrizta bat (4); gorriztak erakutsi (7); gorriztak erakutsi zituenean (6); hatz gorriztak (7); hatz gorriztak erakutsi (7); marroi gorrizta (4)