Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorriune (orobat gorrigune) iz orban edo gune gorria.

Erreta zeukaten askok azala, hemen gorriune biribil bat, han erronbo formakoa, haraxeago, bainujantziaren goiko eta beheko ertzetan, marrubi koloreko zerrenda luzeak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Basahate zurrun baten bularralde gorriunez zikinduaren ondotik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

Gizonak, bitartean, patioan zeuden, taldean, suaren urruneko gorrigunera begira.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 200. orr.

Malkoak idortzen ahal dizkio amonak, begien inguruko gorriguneak ezabatzen ez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus