Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxekoparek gorreria du eta ikastolan ikasi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-14
Geroz eta gorreria handiagoa du Paolok. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 39. orr.
Umeak gorreria zeukala, eta oraindik gorra zegoela pentsatzen zuen maistra Jonesek. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 332. orr.
Hirurogeita hamabost urte inguruan dabilen gizon bat, gorreriak joa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 51. orr.
Gorreriak ez zion sekula erasan haren hitz egiteko gaitasunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Perrettek lehenago adoptatu izan balu Max, haren gorreria zuzendu ahal izango zuen agian, edo hobetu, behinik behin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.
Gerrako eztandek eragin duten gaitzik arruntena gorreria da. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.
Gorreria motak ere badaude, hala ere: lehen esandako gorreria iraunkorra, eta partzialak eta noizean behingoak. Berria - Gaiak 2004-10-15
Zentzumen-organoetako akatsen ondorio izan ohi dira gehienetan gorreria eta itsutasuna, ez zentzumenoi dagozkien garuneko eremuetako akatsenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.
85 dezibeliotik aurrerako soinuak jasan behar dituztenek gorreria sentsorial progresiboa garatzeko arrisku handia dute. Berria - Gaiak 2004-07-08
Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean, ikusmena lantzera birmoldatzen baitira entzumen-kortexeko alde handiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Ikusten? Ezetz esaten du! Izugarria, jauna, benetan izugarria (kopeta joko du) honen gorreria, honen buru gorreria! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 50. orr.
Potzoloren gorreria selektiboa: sekula ez nire punttak entzuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.
Badakizu jendeak gorreria daukala gorrira. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.
Nerbio-gorreria duen jende askori lagundu dio koklea artifizialak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.
eta gorreria (3)