Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa, jipoitu-itxura uzkurrekoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.
Makila gorrail, lerden, hazta ttipiko bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.
Kasinoaren barnean, aitzinatu ziren: lurrean, moketa gorraila edo ubel ilun kolorekoa zela iduritu zitzaien. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 111. orr.
Sasien erdian, bidexka gorraila, bakardade ezti batean, segitzen dut egun. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.
Teilatu gorri, murru-pareta xuri, leiho gehienak ere gorrail, berde edo gaztain-kolore. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.
Bat xuri eta goraila, eta bertzea gorail ilunagoa. Herria 2004-01-29
Harroka gorrail alimalea hor dago. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.
Lur gorrailezko bidean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.
Titi zuri puntta-gorrail haiek besarkatu eta pixka bat milikatu nituelarik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 166. orr.
Egia erran Bardeetako eki errautsekin batera, mortu gorrailetara ohituago nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Mizpira makila bezain gogor zeukan abar gorraila aluan basaki sartu zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.
Parrastada gorrail batean bere biziaren odol guztiaz korrok egin, eta lurreko hilezkortasunaren lozorrora bildu zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.