Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gordeleku (402 agerraldi, 115 liburu eta 42 artikulutan; ETCn 1.793 agerraldi) 1 iz gordetzeko lekua, ezkutalekua.

Bizikleta gordelekuaren aurretik nindoan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.

Baleen azken gordelekuetaraino.  Herria   2002-08-08

Hantxe zegoen Iruaingo gordelekuan ezkutatuta egondako amerikanoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Untxi erraldoi baten gordelekua ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Hor daude piztien gordelekuak, zuloak, habiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Hogeita hamar ordu egon nintzen gordelekuan sartuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Non utzi beharko genituen 10.000 panfletoak barruan geneuzkan kideek jaso zitzaten, eta Bilbon izango genuen gordelekuaren helbidea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Gaitzaren sorburuak amore eman eta gorputz ustelduaren humore mingotsa bere gordelekura itzultzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Harrezkero, kobazulo hura, begirada orotatik urruti, haien maitasun bileren gordeleku bihurtu zen. erresistentziak mendia baitzuen gordeleku.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.

Artea da, diote zenbaitek, libertatearen eta sormenaren azken gordelekua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Gordeleku ezkutuak jasoarazi zituen zulo berri sakabanatuetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

2 gordetzeko lekua, babeslekua.

'Portu eta gordeleku ona izan da beti,' esanen du marinel batek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Alarma adarrek denok gordelekuetara jo genezan dei egiten zutenean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 124. orr.

Gordeleku antiaereoetara egin zutela korrika oihuka negarrez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.

Gordelekuen babesaren bila.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus