Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gordegia (orobat gordagia eta gordagi) iz gordelekua, ezkutalekua.
Saddam Hussein bildu dute Irakiako gordagia batean. Axurien gordagia galdu zuten osoki, lau ahariak hilik eta aterpea kiskalita. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Eskailera hertsi batetik jautsi ziren kontrabandoko salgaien gordagia zen zuloraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.
1993an, Bidarten, Peio Faganten etxean, arma gordegi eta fabrika handi bat aurkitu zuten, ordu arteko handiena, polizia iturrien arabera. Berria - Euskal Herria 2004-04-08
Goio bere gordegitik jagi eta irten zenerako Harriandiko bunker zaharreko aterpean eserita zeuden denak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.