Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorbata (ETCn 2.195 agerraldi; orobat korbata ETCn 143 agerraldi) 1 iz oihalezko zerrenda, meharra eta luzea, batez ere gizonezkoek erabiltzen dutena, alkandoraren lepotik pasa eta aurrean korapilatzen dena.

Zeta urdinezko gorbata bat zuan, amak txikitan egin zidana...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.

Indarrez tira eginda gorbata beltza kendu eta poltsikoan sartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

Gorbata marraduna lepo inguruan egokitzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Beroki luze bat, gorbata lasaia eta luxuzko kapelua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Gorbataren korapiloa lotzen ari zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Gorbataren korapiloa okerturik zuen bere alkandora zuriaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 337. orr.

Ilea orraztu eta gorbataren korapiloa estutu eta gero.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Gorbataren korapiloa lasaitu zioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Farfaila zerrenda bat gorbata gisa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Egunero bulegora joateko lepo inguruan gorbata lotzen hasi zenetik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Zubiaren ertzean gelditu da berriz ere ilea orrazteko eta gorbata estutzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 33. orr.

Gabardina erantzi eta gorbata laxatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.

Gorbata askatu eta hantxe bertan gustura bainatuko litzatekeela deklaratuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 33. orr.

Jaka horia, alkandora gorria, eta tanta urre-koloreak zituen gorbata zeramatzan arren, gaixotasun baten ondorenean bezain zuri zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

Gorbata fosforito distiratsuak eramaten dituzten esatari horietako batek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.

Indarrez tira eginda gorbata beltza kendu eta poltsikoan sartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

Korapiloa eginda zeukan gorbataren bat janztea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 41. orr.

Beti gorbata jantzita.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Korbata zerion lepo gotorretik beheiti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Nellie hurbildu zitzaion eta gorbata arteztu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erloju-kateetan eta gorbata-orratzetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Satenezko zapi handi batean txertatutako gorbata-orratzaren errubiaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Orain gorbata-denda baten leiho aurrean zegoena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus