Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorazarre (ETCn 2.160 agerraldi; orobat goratzarre g.er.) 1 iz norbait ohoratzeko edo goraipatzeko zertzen den egintza. ik omenaldi.

Bere edertasunaren gorazarrea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 83. orr.

Desiderius Erasmusek (1467-1536) Encomium Moriae (Erokeriaren gorazarrea) izeneko liburu satirikoa idatzi zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

'Putzu'-ren gorazarrea.  Berria - Kultura   2004-09-08

Julian Menendezi gorazarre.  Berria - Kultura   2004-11-21

Zorroztasunari gorazarre.  Berria - Kultura   2004-02-18

Erromatarrei gorazarrea.  Elizen arteko biblia   1 M 8,1 tit

Orduan, gorazarreak kantatu zizkioten Jaunari, egin zizkien egintza handiak aitortuz, Jainkoaren aingerua agertu baitzitzaien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 126. orr.

Gorazarrea unibertsitateko lankideek antolatu dute.  Berria - Kultura   2004-10-06

Errabino batek [...] hilaren gorazarrea egin zuen, ingelesez. ik beherago 3.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Bitartean, apaizek gorazarreak kantatzen zituzten.  Elizen arteko biblia   2 M 1,30

Naturaren gorazarrean itotako poesia zen harena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

Gerraren eta indarraren, are barbarotasunaren eta basakeriaren gorazarrean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.

Begi gozo, gorazarrez eta laztanez bete batez begiratzen ziola.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.

Etengabe irakurtzen genuen, Lajosen eraginpean eta haren gorazarretan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Bihar hiru orduz edan gabe egoteko eskatuko dio gobernuak Sri Lankako populazioari, Elefanteen Atakan egarriz hildako soldaduen gorazarrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

Anaitasunaren gorazarrez edan zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 44. orr.

[Periklesek] hildako heroien gorazarrez egindako hitzaldi ezagunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

PPko kideek, aldiz, gorazarre-hitzak izan zituzten Aznarrentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Francis Arinze Jainkoari Gorazarre Kongregazioko prefektua, hain justu ere.  Berria - Harian   2005-04-05

Gorazarre festa izatea nahi dute Gabriel Arestiren Eguna.  Berria - Kultura   2004-07-10

3 gorazarrezko

Iñaki da lehenengoa, Mendiondo adiskidearen gorazarrezko izena daukana.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 98. orr.

4 gorazarre egin

Funtsean familiari egin nahi zaio gorazarre.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Sozialistak, nazionalistak, abertzaleak, errepublikazaleak eta komunistak bildu baitziren 36ko biktimei gorazarre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Materiari eta hutsari gorazarre egin nahi dionak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

Txakolinari gorazarre egingo zaio Getariako Ameztoi txakolindegian.  Berria - Kultura   2004-08-12

5 gorazarre kantu

Gorazarre kantu hilezkorrez laudatuko diren legeak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Frantziaren handitasunari gorazarre kantuak botatzen mundu guztian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus